Aitaren Etxea (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitaren Etxea» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Aitaren Etxea (telesaila)
Jatorria
Sortzailea Jabi Elortegi
Jatorrizko izenburua Aitaren Etxea
Jatorrizko hizkuntza euskara
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Sasoi kopurua 1
Atalak 15
Ezaugarriak
Genero artistikoa telesail historikoa eta soap opera
Grabazio lekua(k) Zestoa eta Alde Zaharra (Hondarribia)
Antzezlea(k)
Loreto Mauleon
Felix Arkarazo
Kandido Uranga
Josean Bengoetxea
Nagore Aranburu
Anartz Zuazua
Patxi Santamaria
Sara Cozar
Miren Gaztañaga
Iñaki Beraetxe
Aitor Beltrán










Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Pausoka Entertainment
Bestelako lanak
Musikagilea Fernando Velázquez
Argazki-zuzendaria Gaizka Bourgeaud
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data 2015eko irailaren 30a
Amaiera-data 2016ko urtarrilaren 6a
Kanpo loturak
www.eitb.eus/eu/telebista/programak/aitaren-etxea/

Aitaren Etxea Pausokak Euskal Telebistarentzat sortutako euskal telesaila da.[1] 2014 amaieran Euskal Telebistak iragarri zuen Goenkale bukatu egingo zela 22 denboraldi eta gero. Horregatik, fikzioak utziko zuen hutsunea betetzeko hurrengo proiektua Aitaren etxea izan zen.

2015eko udan egin ziren grabaketak eta irailaren 30ean, asteazkenetan hasi ziren emititzen ETB1en, eta Euskal Herriko hainbat aktore ospetsuk hartu zuten parte telesailean. Jabi Elortegi zen telesail honetako zuzendaria. 2016ko urtarrilaren 6an emititu zen telesaileko azken atala.

Dekoratu naturaletan grabatu zuten oso-osorik: Zestoan, Hondarribiko Alde Zaharreko kaleetan, Legazpiko Lenbur fundazioan, Donostian, Deban, Pasai Donibanen eta Oiartzunen.[2] Gaizka Bourgeaud argazkilaritzaz, Karmele Soler makillajeaz eta Fernando Velázquez musikaz arduratu ziren.

Aurreikuspena 2015eko Donostiako Zinemaldian egin zuten.[3] 2016ko ekainean ERT greziar telebista-katean igorri zuten, euskaraz eta grezierazko azpitituluekin.[4]

Telesailak ez zituen lortu Euskal Telebistako zuzendaritzak espero zituen audientziak eta lehenengo denboraldiarekin bukatu zen. Bere ordez, Eskamak kentzen hasi zen otsailean.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950. urte inguruan, Euskal Herriko kostaldeko Echegui fikziozko herrian, zelaiatarrak eta egañatarrak bizi dira. Kontrako aldeetan ibili ziren 1936ko gerran. Egaña jauna (Kandido Uranga) alkate frankista da orain, hotel baten jabea. Irene izeneko alaba dauka (Loreto Mauleon). Irene Zelaia galtzailearen semearekin, Martin gaztearekin (Ander Azurmendi), maiteminduko da.[5]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 15 2015eko irailaren 30a 2016ko urtarrilaren 6a 15.000 ikusle %1,7

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atala Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 Franco, Franco, Franco! 2015eko irailaren 30a 15.000 ikusle %1,8
2 2015eko urriaren 7a 25.000 ikusle %3,0
3 2015eko urriaren 14a 12.000 ikusle %1,4
4 2015eko urriaren 21a 15.000 ikusle %1,9
5 2015eko urriaren 28a 15.000 ikusle %1,7
6 2015eko azaroaren 4a 21.000 ikusle %2,4
7 2015eko azaroaren 11a 16.000 ikusle %1,7
8 2015eko azaroaren 18a 25.000 ikusle %3,0
9 Boga, mariñela! 2015eko azaroaren 25a 11.000 ikusle %1,3
10 2015eko abenduaren 2a 9.000 ikusle %1,0
11 2015eko abenduaren 9a 12 000 ikusle %1,3
12 2015eko abenduaren 16a 12.000 ikusle %1,4
13 2015eko abenduaren 23a 6.000 ikusle %0,6
14 2015eko abenduaren 30a 12.000 ikusle %1,3
15 2016ko urtarrilaren 6a 19.000 ikusle %2,0

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

     Protagonista      Celaya familia      Egaña familia      Familiako lagunak      Besteak
Aktorea / Aktoresa Pertsonaia Papera
Ander Azurmendi           Martin Celaya Juanen eta Pilarren semea. Irenerekin maiteminduta dago. 18 urte ditu.
Felix Arkarazo      Javier Celaya Celaya hotelaren jabea. Juanen, Jose Ramonen, Inaxioren, Karmeleren eta Anaren aita. Errepublikanoen bandokoa.
Josean Bengoetxea      Juan Celaya Javierren semea, Pilarren Senarra eta Martinen eta Anaren aita. Gizon lasaia eta ez zuen gerra zibilean parte hartu.
Nagore Aranburu      Pilar Unanue Juanen emaztea eta Martinen eta Anaren ama. Celaya familiako ardatzetako bat.
Sara Albisu      Ana Celaya Juanen eta Pilarren alaba eta Martinen arreba. 9 urte ditu.
Miren Gaztañaga      Karmele Celaya Javierren alaba eta Inaxioren arreba bikia. Diktaduraren aurka eta emkumeen eskubideen alde borrokarako prest.
Iñigo Aranburu      Inaxio Celaya Javierren semea eta Karmeleren anaia bikia. Intelektual samarra eta euskal kulturaren aldekoa.
Iñaki Beraetxe      Jose Ramon Celaya Javierren semea da. Frankistek fuxilatu behar zutenean herbestera ihes egin zuen baina itzuli egin da, ezkutuan.
Anartz Zuazua      Tomas Agirre Inaxioren eta Karmelen txikitako laguna. Fabrikan beraiekin egiten du lan. Borrokarako eta mendekurako gogoa du.
Loreto Mauleon           Irene Egaña Luisen eta Teresaren alaba. Martinekin maiteminduta dago. 17 urte ditu.
Kandido Uranga      Luis Egaña Ireneren aita eta Teresaren senarra. Echeguiko alkate frankista. Gaztetan Javierren lagun mina izandakoa.
Olatz Beobide      Teresa Echevarria Ireneren ama eta Luisen emaztea.
Inma Fernandez      Edurne Gamiz Ireneren lagunik onena. Amaren dendan lan egiten du.
Aitor Beltran      Alberto Sagasti Familia oneko semea. Irene gustatzen zaio. Bere aita Luisen laguna da eta fabrikako gerente izendatzen du.
Patxi Santamaria      Don Pablo Ugalde Herriko parrokoa eta apaiz euskalduna. Gerrako bi bandoetan ibiltzen badaki.
Iñaki Rikarte      Don Esteban Aldalur Lauraren senarra. Herriko mediku berria. Francoren erregimena ez zaio gustatzen, baina isilean mantentzen da.
Sara Cozar      Laura Agirre Don Estebanen emaztea da.

Telesailaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste Euskal Telebistan egon zen audientzia eskasaren ondorioz, kapitulu gehiago ez ekoiztea erabaki zuten.

Euskal Telebistak 2015-2016ko ikasturterako egin zuen apustu garrantzitsuenak ez zuen arrakastarik lortu. Aitaren etxea telesail historikoaren lehen denboraldia asteazken gauetan ematen zuten.

ETBko zuzendari Edu Barinagak jakinarazi zuenez, hiru arrazoi egon ziren telesailarekin ez jarraitzeko: «Ikusle kopuruak txikiak dira, oso garestia da, eta beste telesail bat ekoizten ari gara: Eskamak kentzen». ETBko zuzendariaren arabera, telebistak ezin zituen bi telesail batera egin —iraganean grabatu izan dituzte bi aldi berean ETB1erako eta beste bat ETB2rako—.

Egindako apustua ez zela ondo atera aitortu du Barinagak: «Nire apustu pertsonala zen, Euskal Herriko historia garaikidea kontatu nahi genuen. Baina ikusleek ez dute erantzun. Datuak oso justuak dira, etsigarriak». Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batez beste 15.000 ikus-entzule izan ditu orain arte telesailak, %2ko ikusle kuota —azkeneko hiru hilabeteetako ETB1en kuota %1,7 izan da—. «Saioa oso ondo egina dago, faktura oso ona da. Telesailak ikusle kopuru hobeak merezi zituen», esan du ETBko zuzendariak.

Aitaren Etxearen zuzendaria Jabi Elortegi da, Goenkale, Balbemendi eta Go!azen telesailetan ere zuzendari aritutakoa. Aitortu zuen datuak ez zirela izan espero zituztenak. «Hala ere, ez dakigu zein ziren ETBk espero zituen datu zehatzak, katea ere ez baitabil batere ondo».

Pausoka ekoizpen etxean «harro» zauden 1956. urtean girotutako telesailean egindako lanarekin. «Dena dekoratu naturaletan grabatuta dago. Pozik gaude emandako kalitatearekin, produktuaren emaitzarekin eta fakturarekin. Harro gaude». Bi hilabeteko epean ordu bateko hamabost atal grabatu zituzten. Frankismoko garai ilunak jaso behar zituen lantaldeak. Eta Elortegiren arabera, «argitasuna» ematen saiatu dira, «familia euskaldun baten epika eta borroka kontatuz». Alor teknikoan eta aktoreetan «goi mailako profesionalak» izan dituztela goraipatu du Elortegik. «Bi hilabetean lan hori ateratzeko, horrelako talde ona behar zen».[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]