Edukira joan

Aitor (2024ko ekaitza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor
Irudi
MotaEuropako haize ekaitza
Honen izena daramaAitor
Honen parte da2024–25 Europako haize-ekaitz denboraldia
Denbora-tarte2024ko irailaren 23a - 2024ko irailaren 28a
Lanaren edo izenaren hizkuntzaeuskara

Aitor 2024ko iraileko ekaitz bat izan zen, Europa mendebaldea astindu zuena, eta euskarazko izen hori jaso zuen ekaitzak izendatzeko europar sistemari jarraiki.

Ekaitza izendatzen lehenak Berlingo Unibertsitatekoak izan ziren, 2024ko irailaren 23an Constanze eman ziotelarik izena [1]. Jarraian, ordea, Europako hego-mendebaldeari eragingo zion denboraldiko lehen ekaitza izanik, eskualde geografiko horretarako 2024-2025 sasoirako aukeratutako lehen izena, A-z hasten zena, esleitu zitzaion [2] [3]. Zerrenda hartan AEMET erakundeak zuen emana izen hau, EUMETNET erakundearen arauei jarraiki, eskumena dutelarik, Euskal Herria eta Bizkaiko Itsasoa barne hartzen dituen eremu honetarako, Portugalgo, Espainiako, Frantziako eta Luxenburgoko meteorologia agentzia estatalek.

Ekaitza 2024ko irailaren 23tik 28ra izan zen aktibo Europan.

Frantziako erdialdeko, ekialdeko eta hego-mendebaldeko eremu askotan eurite eta haizetengatik abisu horia ezarri zen, eta alerta laranja ekialdeko zenbait eskualderetan. Espainian, abisu hori eta laranjak esleitu zituzten, Kantauri kostaldean besteak beste. Toki batzuetan izan ziren kalteak, baina ez larriak.[4]

Erresuma Batuan eta Irlandan UKMO eta Met Éireann erakundeak abisu hori eta laranjak aktinatu zituzten. Ingalaterran izan zen eragin handiena, hain zuzen. Larrialdi zerbitzuek erreskateak egin behar izan zituzten: Bedfordshire, Oxfordshire eta Shropshire eskualdeetan ebaluazioak izan ziren uholdeen ondorioz, eta Yarwelleko karabana parke batean, 35 pertsona larri atera zituzten bertatik. Gainera, urak errepide eta trenbide asko hartu zituen. M5 autobidea, Bristol inguruan, oso kaltetuta geratu zen, eta Wolverhampton eta Shrewsbury arteko tren zerbitzuak eten ziren.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) «Tiefdruckgebiete 2024» www.wetterpate.de 2022-05-10 (kontsulta data: 2026-02-17).
  2. Kazeta.eus. (2024-09-04). «Aitor izena eman diote ekaitz bati» Kazeta.eus (kontsulta data: 2026-02-17).
  3. (Gaztelaniaz) Meteorología, Agencia Estatal de. «Borrasca Aitor - Agencia Estatal de Meteorología - AEMET. Gobierno de España» www.aemet.es (kontsulta data: 2026-02-17).
  4. (Ingelesez) Reporter, Staff. (2024-09-26). «Watch: Weather chaos in Spain as Storm Aitor provokes flash floods, hail storms and uproots trees - with more to come today» Olive Press News Spain (kontsulta data: 2026-02-17).
  5. (Ingelesez) Howard, Jacqueline. (2024-09-27). «M5 motorway reopens after heavy rain submerges rail lines and leaves drivers stranded» BBC News (kontsulta data: 2026-02-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]