Edukira joan

Aitor Aldasoro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor Aldasoro

(2020)
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

2024ko irailaren 4a -
Miren Dobaran

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2020ko irailaren 22a - 2021
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia

Beasaingo alkatea

2015 - 2020
Koldo Agirre Mujika - Leire Artola
Bizitza
JaiotzaBeasain1967ko urriaren 13a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 2008) : ingeniaritza elektroniko
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta soinu-teknikaria
KidetzaEuskararen Aholku Batzordea

Aitor Aldasoro Iturbe (Beasain, Gipuzkoa, 1967ko urriaren 13a) politikari jelkidea da. Beasaingo alkate eta Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izandakoa, 2024ko abuztuan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde izendatu zuten.

Lanbidez soinu-teknikaria, 2003an Beasaingo euskara zinegotzi lanetan hasi zuen bere ibilbide politikoa.[1] 2015ean alkate hautatu zuten, Koldo Agirre Mujika ordezkatzeko.[2] 2020 arte aritu zen kargu horretan, eta 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren legebiltzar hartan Arantxa Tapiaren ordezkoa izan zen.[3] 2021ean Eusko Legebiltzarra utzi zuen, Ingurumen eta Jasangarritasun Saileko aholkulari izateko. 2023ko uztailean Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuorde izendatu zuten. 2024ko abuztuan, Miren Dobaranen lekua hartu zuen Hizkuntza Politikarako sailburuordetzat, Imanol Pradalesen gobernuan.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zubimendi, Kerman Garralda. (2024-08-30). «Aitor Aldasoro izango da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2024-08-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales» www.mptfp.gob.es (Espainiako Lurralde Politikarako eta Funtzio Publikorako Ministerioa) (kontsulta data: 2021-01-10).
  3. (Gaztelaniaz) «Aitor Aldasoro, alcalde de Beasain, sustituirá a Tapia en el Parlamento Vasco» Noticias de Gipuzkoa 2020/09/21.
  4. «Aitor Aldasoro Iturbe izango da Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea» Berria 2024-08-30 (kontsulta data: 2024-08-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]