Edukira joan

Aitor Olea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor Olea

Aitor Olea Juaristi, Bergarako Stoltz-Frères organoa jotzen (2021)
Bizitza
JaiotzaDurango1969ko maiatzaren 16a (56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaJuan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Daniel Roth
Louis Robilliard (en) Itzuli
Jean Boyer
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuaorganoa
pianoa

Aitor Olea Juaristi (Durango, Bizkaia, 1969ko maiatzaren 16a)[1] piano eta organo jotzailea da.[2]

Musika ikasketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika ikasketak Arrasaten eta Donostian egin zituen. 1991 eta 1997 artean Baionako ENM eskolan ikasketak burutu zituen Marie Bernadette Carrau irakaslearekin, urrezko domina eta sari berezia lortuz. 1995ean piano goi mailako titulua lortu zuen Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan, ikasle libre bezala.[3]

Daniel Roth, Louis Robilliard eta Jean Boyerrekin interpretazio ikasketak egin zituen, eta 2001 urtean organo ikasketak baliozkotu zituen Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan, Jose Ignacio Sanz irakaslearen zuzendaritzapean, ohorezko aipamena eta goi mailako irakasle titulua lortuz.[4]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988 eta 2008 urteen artean Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizako organo-jotzailea izan zen, 1854 urteko Cavaillé-Coll instrumentuarekin.[5]

Kontzertuak eman ditu Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Irlandan, Italian, Erresuma Batuan eta Finlandian. Laguntzaile —pianoan zein organoan— aritu izan da Bilboko Koral Elkartearekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatzarekin eta Lausardi Abesbatzarekin.[4]

Gaur egunean, Bergarako San Pedro Ariznoakoa elizako organo-jotzaile titularra da (1889ko Stolz-Frères organoarekin),[4] eta Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioko organoko irakaslea.[6]

Aitor Olea Juaristi, Bergarako (Gipuzkoa) San Pedro Ariznoakoa elizan dagoen 1889. urteko Stoltz-Frères organoa jotzen, 2025ko azaroaren 21ean.

Bere lehen grabazioa Lekeition egin zuen;[5] eta harrezkero, hainbat lan argitaratu ditu zenbait bildumatan AUS_ART records etxearekin, 16 CD osatuz: "Órganos de Vasconia",[7] "XXth Century Basque Organ Music", "De música popular vasca", "Julian Sagasta gogoan", "Aita Madina Eliz Kantak".[4]

Era berean, Lea-Artibaiko Nazioarteko Organo Jaialdiaren sortzailea da,[4] eta erakustaldi ugari egin izan ditu, hala nola 2019an "Lekeitio Bihotzetik" taldearentzat Lekeition egin zuena, Kepa Agirre eta Benito Ansola abadeak eta Jose Ramon Arteta musikaria ondoan zituela.[5]

Elizetan dauden hainbat organoren zaharberritzeen bultzatzailea ere izan da.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aitor Oleak berak adierazia.
  2. (Gaztelaniaz) «Aitor Olea Juaristi - organista - Grabaciones en klasikart» klasikart (kontsulta data: 2020-09-28).
  3. 2020. Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXI. zikloa. Eskuliburua. Azkoitiko Udala, Bergarako Udala, Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Concierto de órgano: Aitor Olea Juaristi» agenda.diariovasco.com (kontsulta data: 2020-09-28).
  5. a b c «Aitor Olea Juaristi organo jotzaile ospetsua Lekeitiora bueltatu da» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-07-13 (kontsulta data: 2020-09-28).
  6. «Aitor Olea / Bergarako Parrokia-abesbatza» Quincena Musical (kontsulta data: 2025-11-21).
  7. (Gaztelaniaz) «El órgano del Monasterio San Lorenzo de Oñati - Aitor Olea Juaristi» klasikart (kontsulta data: 2020-09-28).
  8. «Txalo artean inauguratu dute Stoltz-Frères organo eraberritua» Goiena.eus (kontsulta data: 2024ko abenduaren 8a).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]