Aitor Uriarte Bergara
| Aitor Uriarte Bergara | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Aitor Uriarte Bergara |
| Jaiotza | Oñati, 1976ko otsailaren 19a (50 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | gitarra-jotzailea |
| Kidetza | Latzen Sen (musika taldea) UNE |
| Genero artistikoa | heavy metala rock metala |
| Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
Aitor Uriarte Bergara (Oñati, Gipuzkoa, 1976ko otsailaren 19an) abeslaria eta musikaria da, Latzen, Sen eta Une taldeetan egindako ibilbideagatik ezaguna.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1993. urtean, Batxilergoko klaseko bi lagunekin batera (Joxe Mari Azpitarte eta Gorka Lazkano), herriko entsegu-lokal batean sartzea lortu zuen, Hor Konpon taldearekin partekatua. Autodidaktak ziren. Thrash heavy metala euskaraz egingo zuen Latzen sortu zuten. Aldi berean Aitorrek bere Aloña Mendi Kirol Elkarteko futbol taldeko Iker Martinez de Zuazo ezagutzen zuen eta Latzen taldeko laugarrena izatera animatu zuen denbora gutxira. Urteak aurrera, ia egunero entsegu lokalean, Aitorren zaletasunak ez zion eragotzi Mondragon Unibertsitatean bost urteko Lizentziatura ikasketak burutzea. Ibilbidean, besteak beste, hiru talde fase ezberdinetan 1993 eta 2008 bitartean: Latzen, Sen eta Une.
Hamazazpi urteko geldiune baten ondoren, 2025. urtean Latzen taldearen itzulera etorri zen, Denboraren orbainak[5] disko berria argitaratuz. 2026tik aurrera “Denboraren Orbainak Tour” bira abiatu zuten Euskal Herriko aretoetan eta Espainiar estatuko heavy metal jaialdietan; tartean urte berean: Z! Live (Zamora), Leyendas del Rock (Alacant), Rock Imperium (Murtzia), Barcelona Rock Fest festibalak.[6][7]
Ibilbide musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latzen (1993-1999)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen kontzertuak eskaini ostean, 1995. urtean Latzenek Heriotzari deika maketa saritua[8] grabatu zuen Bilboko Rockstudios-en[9], bertan Carlos Creator[10] ezagutu zutelarik. 1996. urtean Ritxi Aizpuru[11] eta Oihuka diskoetxearekin Donostiako Elkar estudioetan[12], kantu berriekin osatutako “Kontzientzia ala infernua” lehen lan luzea grabatu zuten Jean Phocas eta Haritz Harreguy[13] teknikariekin, Carlos Creator ekoizlearekin errepikatuz. Bi urtetara, 1998. urtean Elkar estudioetan “Ardi larruz” (Oihuka) bigarren lan luzea etorri zen berriz Jean Phocas teknikariarekin eta Kaki Arkarazo ekoizlearekin. Kontzertu ugariren ostean, “Adar” eta Jabiertxo Andiarena[14] manager iruindarrarekin gehienak, bukaeran Matxitxa, 1999. urtean, lan berri bat grabatzear zirela, bat batean, hasi ziren bezala uztea erabaki zuten. Arantza Rock kontzetua izan zen azkena.
Sen (1999-2003)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondoren, ordurarte Latzenen zuzeneko teknikari izan zen Haritz Harreguy-rekin batera, giro goibel eta malenkoniatsuak uztartuko zituen rocka egingo zuen Sen taldea sortu zuten Usurbilen, tartean Joxean Artzeren hitzekin, eta gutxira Aiheko Zubimendi hernaniarra batu zitzaien. 2000. urtean Oihuka diskoetxearekin Andoaingo Garate estudioetan taldearen izen berdineko lehenengo lan luzea sortu zuten. Ondoren, Joseba San Sebastian[15] baxu jole lesakarra laugarren partaide bihurtuta, 2002. urtean, Metak diskoetxearekin lehenengo aldiz, entsegu leku zuten Garate[16] estudioetan “Gaizki esanak…” bigarren lana gauzatu zuten. Urte berean Gazte Topagunerako kantua, "Askatasun taupadak"[17], egin zuten Jon Maiaren hitzekin, Garaten bertan grabatu zena El Drogas, Kutxi Romero eta Joseba Ponce[18] (Sen eta Latzen portadak egin zituenak) musikarien parte hartzearekin. Biraren ostean, bukatzeko, 2003. urtean “Sen eta Hendrik Röver[19] Pil-Pil Sessions” (Metak) disko akustikoa grabatu zuten Los DelTonos taldeko ahotsa eta gitarrarekin bat. Urte berean taldearen amaiera etorri zen.[20][21]
Une (2004-2007)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004. urtean, rock metal doinu melodikoak jorratuko zituen Une (Une Nare Eza) taldea sortu zuten, Ortuellatik Bilboko Errekalde auzoan finkaturik. Xabi Oraa de Zumarraga bateri jolea, Rober Garzia (aurrerago Montana[22]taldean) eta Ruben G. Mateos[23] gitarra jole eta teknikariarekin batera osatu zuen taldea. Bostgarren partaide Karmelo Aretxaga algortarra bihurtuta, 2006. urtean “Une nare eza” (Oihuka) beraien lehenengo lan luzea grabatu zuten Ondarroan Santos anaiekin, beraien lehen birari hasiera emanez Fer eta Hontza Produkzioak lagunduta.[24]
Latzen (2007-2008)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarraian, parentesi[25] bezala, 2007. urtean Aitor Latzen taldearekin bueltatu zen faltan botatzen zuten bi urteko agur bira luze bat bizitzeko Txintxarri Management nafarrak lagun, "Infernuko Ateetan Tour".[26] Tarte horretan, Latzenek 2008. urtean autoekoiztutako “Hellmuga” zuzeneko disko berri bat argitaratu zuen, Eskoriatzako kontzertua grabatuta, bira eta taldea azaltzen zituen dokumental batekin batera DVD formatuan.[27]
Une (2008-2010)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008. urtean, berriz ere Une taldean buru belarri eta boskotetik laukote bihurtuta, lehenengo, Ondarroako Santos Records-en Ander Cabello eta Mikel Santosekin grabatu eta ondoren Bartzelonako Pifita Labs estudiotan, Oswaldo Torres eta jadanik taldeko gitarrista izaten utzi zuen Ruben G. Mateosek, nahastutako “Hegalik gabe hegan”[28][29] (Baga Biga) bigarren lana etorri zen. Amaitzeko, 2010. urtean Ruben beste behin taldera itzuli eta teknikari bezala Alvaro Garcia-ren Ortuellako Groove estudios-en[30] grabatua, “Une akustikoak eta bestelako uneak” lana argitaratu zuten. Ostean birarako kide gehiago batu ziren, Charles Cooper[31] saxofonista eta Ander Unzaga[32] teklatuetan kide zituztelarik, Baga Bigarekin[33] berriz, antzokietan azken bira akustiko bat burutu zuten.[34]
Sen (2012-2013)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012. urtean beste behin Sen taldea elkartu zen jatorrizko partaideekin beste bira bat egiteko Igortz Iturbe eta Mauka Musikagintzak[35] lagunduta eta tartean, 2013. urtean, “Izarrak berri”[36] kantu berri bat grabatu zuten entsegu leku zuten Higain[37] estudioetan.[38]
Bidean, Koma eta Hatortxu Rock 2012, Asgarth, Idi bihotz, Enkore, Kilometroak 2017 Juan Carlos Irizar[39] musikagilearekin, aurrerago Izar Uriarte bere alabarekin Ura bere bidean 2025[40] proiektuan (BOS eta Fernando Velázquez-ekin) eta beste hainbat parte hartze izan ziren.
Latzen (2025- gaur egun)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025. urtean Latzen taldearen hirugarren aroa abiatu zen. Hamazazpi urteren ondoren, Bilboko Zorrotza gaztetxean eta Lakuntzako azken Hatortxu Rock jaialdian aritu ziren. Horretarako laukotea berrosatu behar izan zuten eta jatorrizko kideei Yerko Ortiz batu zitzaien – Iker Martinez de Zuazoren ordez.[41] Urte bukaeran Latzen taldearen hirugarren lan luzea izango zen “Denboraren orbainak”[42][43] sortu zuten Durangoko azokarako[44], autoekoiztua fisikoan eta digitalean Maldito Recordsekin[45] (Memento mori[46], Heroi direnak eta Txori txarrak[47] lehen singleak). Gasteizko SilverStar estudioetan[48] gauzatu zuten Iker Bengoa[49] ekoizlearekin. 2026 urte hasieratik, Hontza Produkzioak[50] lagun, “Denboraren Orbainak Tour” bira abian jarri zuten, lehenengo, Euskal Herriko aretoetan eta Espainiar estatuko heavy metal jaialdietan.[51][52]
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Taldea | Izena | Mota | Diskografika | Teknikaria | Ekoizlea | Estudioa | Azala |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1995 | Latzen | Heriotzari deika | EP | Autoekoizpena | Carlos Creator | Carlos Creator | The Rockstudios (Bilbo) | Iban Yaniz |
| 1996 | Latzen | Kontzientzia ala infernua | LP | Oihuka | Jean Phocas /
Haritz Harreguy |
Carlos Creator | Elkar (Donostia) | Juanma Aramendi |
| 1998 | Latzen | Ardi larruz | LP | Oihuka | Jean Phocas | Kaki Arkarazo | Elkar (Donostia) | Dani Aizpurua |
| 2000 | Sen | Sen | LP | Oihuka | Haritz Harreguy | Haritz Harreguy | Garate (Andoain) | Juanma Aramendi |
| 2002 | Sen | Gaizki esanak... | LP | Metak | Haritz Harreguy | Haritz Harreguy | Garate (Andoain) | Joseba Ponce |
| 2003 | Sen | Sen eta Hendrik Röver | Akustikoa | Metak | Haritz Harreguy | Haritz Harreguy eta
Hendrik Röver |
Garate (Andoain) | Joseba Ponce |
| 2006 | Une | Une Nare Eza | LP | Oihuka | Iñigo Santos eta Mikel Santos | Iñigo Santos eta Mikel Santos | Santos Records (Ondarroa) | Karmelo Aretxaga |
| 2008 | Latzen | Hellmuga | Live | Autoekoizpena | Haritz Harreguy | IZ (Billabona) - (Mix/Mastering) | Joseba Ponce | |
| 2008 | Une | Hegalik gabe hegan | LP | Baga Biga | Ander Cabello /
Ruben G. Mateos eta Oswaldo Torres |
Rober Garzia | Pifita Labs (Bartzelona) | Karmelo Aretxaga |
| 2010 | Une | Une akustikoak eta bestelako uneak | Akustikoa | Baga Biga | Ruben G. Mateos | Ruben G. Mateos | Groove Estudios (Ortuella) | Baga Biga |
| 2025 | Latzen | Denboraren orbainak | LP | Autoekoiztua /
Maldito Records |
Iker Bengoa | Iker Bengoa | SilverStar Studios (Gasteiz) | Nestor Urdanpilleta |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Latzen» www.badok.eus (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ «Sen» www.badok.eus (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ «Une» www.badok.eus (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ «Aitor Uriarte: "Esperimentatzea gustuko dut eta neure erara ibiltzen naiz sukaldean" - Oñati» Goiena.eus (kontsulta data: 2026-05-29).
- ↑ Burdina, Herriko. «Latzen bandak 'Denboraren orbainak' izenburua jarri dio itzulera diskoari» www.herrikoburdina.eus (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ Lizarralde, Mikel. (2025-10-22). «Latzen taldea estudioko disko batekin itzuliko da» Berria (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gira de Latzen, "Las Huellas del Tiempo", en 2026 después de estrenar su nuevo disco» Metaltrip 2025-12-20 (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ EITB. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» gaztea.eus (kontsulta data: 2026-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) The Rockstudios – Estudio de Grabación | Sello Discografico. (kontsulta data: 2026-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carlos Creator» Discogs (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. «Naiz | Ritxi Aizpuru» naiz: (kontsulta data: 2026-05-21).
- ↑ Elkar Estudioa – Hotsen bozgoragailu. (kontsulta data: 2026-05-21).
- ↑ (Ingelesez) «Haritz Harreguy» Discogs (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ Guallar, Saioa Alkaiza. (2015-07-03). ««Musikaren sektoreak instituzioetatik gertu egon behar du»» Berria (kontsulta data: 2026-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Joseba San Sebastian» Discogs (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Garate Studios - Grabaketa-estudio profesionalak Euskal Herrian» www.garatestudios.com (kontsulta data: 2026-05-21).
- ↑ UZZ MUSIK. (2019-05-26). Sen - Askatasun taupadak (Feat. El Drogas, Kutxi, Killer). (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2015-11-26). ««Me encanta la música de los 70. Fue una década en la que se experimentó mucho»» GARA (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Ingelesez) «Hendrik Rover» Hendrik Rover (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ «sen» www.entzun.eus (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) ARANBERRI, JOSU. (2013-12-10). «Sen taldearen agur kontzertua larunbatean Aginagako eliza zaharrean» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-05-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Montana - Inicio» Montana (kontsulta data: 2026-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ruben G. Mateos / Music Producer & Mixer» Ruben G. Mateos / Music Producer & Mixer 2025-10-06 (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biografía de Une» Last.fm (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Latzen - Ciudad natal, biografía» Last.fm (kontsulta data: 2026-05-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) GONZÁLEZ, MARIAN. (2007-10-12). «El regreso de Latzen» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) PRESS |, VASCO. (2008-10-10). «El grupo Latzen se despide mañana con un concierto gratuito en Durango» El Correo (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) UNE – Hegalik Gabe Hegan – Queens of steel. 2010-02-10 (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Une – Hegalik Gabe Hegan. (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Groove – Locales de ensayo, estudio de grabación, sala polivalente y eventos – Portugalete – Bilbao – Bizkaia. (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ «ChopMusiq.com | Charles Cooper HomeSite» www.chopmusiq.com (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ «Ander Unzaga» www.morethanjazzpamplona.com (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ Baga Biga, euskal musikaren zerbitzura - Baga Biga. (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ «Une repasa en ac�stico el trabajo de seis a�os entre el metal y el rock - GARA» gara.naiz.eus (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mauka Musikagintza» Mauka Musikagintza (kontsulta data: 2026-05-21).
- ↑ EITB. «Sen: Izarrak berri» EITB (kontsulta data: 2026-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Estudios Higain | Proyecto de ingeniería acústica | Acousthink. (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ Lartzanguren, Edu. (2013-12-14). ««Agur, hamar urte ez baitira alferrik igaro eta gure musika gustua aldatu egin baita»» Berria (kontsulta data: 2026-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Juan Carlos Irizar – Compositor, Director y Pianista – Natural de Oñati, ha dirigido diversas orquestas como la Orquesta Sinfónica del Liceo de Barcelona, La Orquesta del Conservatorio de Pau, La Orquesta de la Academia de Santa Cecilia de Roma, El Coro Schola Cantorum de San Sebastián…. (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ LATZEN. (2025-11-02). Aitor Uriarte (Latzen) - Laztana BOS. (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ Burdina, Herriko. «Latzen bueltan da!» herrikoburdina.eus (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ Burdina, Herriko. «Latzen - Denboraren orbainak» www.herrikoburdina.eus (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ Goñi, Odile Bourguignon. (2025-12-04). «Orain 30 urteko «arima» duten abesti gaurkotuekin itzuli da Latzen» Berria (kontsulta data: 2026-05-27).
- ↑ Burdina, Herriko. «Metal argitalpenak, 60. Durangoko Azokan» www.herrikoburdina.eus (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Maldito Records | Discográfica independiente» Maldito Records (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ NAIZ. (2025-10-22). «‘Memento mori’ kaleratu du Latzenek, itzulerako diskoaren aurrerapena» musika.naiz.eus (kontsulta data: 2026-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Altadill, Ricard. (2026-02-06). «Exclusiva: Estrenamos el nuevo video de Latzen, “Txori Txarrak”» Metal Hammer España (kontsulta data: 2026-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estudio de grabación en Vitoria - The SilverStar Studios» www.thesilverstarstudios.com (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ «Silverstar Studios, erresonantzien espazioa -» Alea.eus (kontsulta data: 2026-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hontza Produkzioak – Management, contratación y producción de eventos.. 2025-10-06 (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2026-01-11). «Latzen taldeari elkarrizketa (2026)» MondoSonoro (kontsulta data: 2026-05-28).
- ↑ Gurrutxaga, Iker. (2025-12-05). ««Lau pistako grabagailu batean genituen ideiak berreskuratu ditugu»» irratia.naiz.eus (kontsulta data: 2026-05-28).