Aitziber Agirre
- Artikulu hau aurkezleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Aitziber Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1974ko abuztuaren 27a (50 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria, unibertsitateko irakaslea eta telebista aurkezlea |
Kidetza | Elhuyar Fundazioa Udako Euskal Unibertsitatea Artizarra.eus |
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Gasteiz, 1974ko abuztuaren 27a) biokimikan doktorea da, eta, ofizioz, zientzia-kazetaria.
Ikertzailea biokimikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an defendatutako doktore-tesian aztertu zuen zelula-mintzak nola ezegonkortzen diren produktu biraletan bidez. Ziklo biraletan, zenbait prozesuk zelula-mintzaren hesiaren perturbazioa eskatzen dute, hala nola fusioa, fusio-proteinek sustatua, eta iragazkortasuna, biporinek eragindakoa. Besteak beste, poliomelitisaren birusaren 2B biporinak mintzak iragazkortzeko duen gaitasuna eta azpiko mekanismo molekularra aztertu zituzten. Horretarako, eta biologia molekularreko, biokimikoko eta biofisikoko tekniketan eta mintzaren ereduetan oinarritutako diziplina anitzeko azterketa egin zuten.[1]
Zientzia-kazetaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elhuyar aldizkarian erregularki idazten du 2001az geroztik. 200 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[2] eta aldizkariaren zuzendaria izan da 2015etik 2022ra, Eider Carton-en ondoren.[3][4] Une honetan, Elhuyarreko Kultura Zientifikoaren arloko arduraduna da.
Elhuyar Fundaziorako lan egiteaz gain, ETB1 eta ETB2rako Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko telebista-programa aurkeztu zuen. Erredaktore-lanetan ere ibili zen.
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- CAF-Elhuyar sarietan ohiko kidea izaten da epaimahaietan.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2003). «Desestabilización de membranas por productos virales: peptidos de fusión y viroporinas» www.educacion.gob.es (Teseo tesis) (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2020). Egindako artikuluak. Elhuyar Fundazioa.
- ↑ «Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute da Elhuyar aldizkariaren zuzendari berria» Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
- ↑ «CAF-Elhuyar sariak :: Azken edizioa | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitziber Agirre, Inguma datu-basean.
- Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute Elhuyar zientzia eta Teknologia aldizkariko ekarpeak (>200 artikulu)
- Aitziber Agirre. Dialnet