Aitzinindoeuropar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Aitzinindoeuroparrak garai modernoetan berreraikitako aitzinindoeuroperaz mintzatzen ziren balizko herriak dira. Kalkolito eta Brontze Aroaren artean biziko ziren.

Indoeuropar hizkuntza jatorria duten antzinako eta gaur egungo hizkuntzen arteko hiztegia eta gramatika erkatuz, antzinako hiztegi eta gramatika erkideak eraiki dira. Zalantzak zalantza, artifizialki sortutako hizkuntza horretatik herri horiek nola bizi ziren ondoriozta daiteke:

  • Gizartea gizonezko erlazioen artean oinarritzen zen.
  • Jainko nagusiak *dyeus ph2tēr (literalki "zeruko aita"; > antzinako grezieraz Ζευς (πατηρ) / Zeus (patēr); *dieu-ph2tēr > latinez Jupiter) eta lurreko jainkoa ziren.
  • Olerki heroikoak sortu eta abesten zituzten.
  • Elurra ezagutzen zuten.
  • Abeltzainak eta nomadak ziren, behiak eta zaldiak hazita.
  • Gurpildun gurdiak zituzten.