Aitzol Aramaio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aitzol Aramaio
Bizitza
Izen osoa Aitzol Aramaio Bengoetxea
Jaiotza Ondarroa1971
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Ondarroa2011ko apirilaren  24a (39/40 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak Txokolate apur bat
IMDb nm1568630

Aitzol Aramaio Bengoetxea[1] (Ondarroa, 1971 - ib., 2011ko apirilaren 24a[2]) zuzendari eta gidoilaria zen. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen EHUn. Terminal film laburrarekin estreinatu zen 2002an.

Egin zuen film luze bakarra (Un poco de chocolate, 2008. urtekoa) Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberrian oinarritu zen.[3]

Horretaz gain, hainbat bideoklip grabatu zituen Kepa Junkera, Berri Txarrak, Pi L.T. edota Mikel Urdangarinekin.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendutako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Terminal (2002), film laburra. Latin American Film Festival (Londres, Erresuma Batua), Morbegno Film Festival (Morbegno, Italia) eta Georgetown Film Festival (Georgetown, Ameriketako Estatu Batuak) zinemaldietako atal ofizialetarako hautatu zuten, besteak beste. Hainbat sari jaso zituen, hauek dira aipagarrienak: Veneziako Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiko (Off zirkuitua) ikusleen saria; Lizarrako Film Laburren III. Erakusketako ikusleen saria; Beasaingo Zinemaldiko ikusleen saria; Cortada film laburren zinemaldiko (Gasteiz) epaimahaiaren saria.[1]
  • Un poco de chocolate (2008), film luzea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]