Edukira joan

Aitzol udal euskaltegia

Koordenatuak: 43°08′22″N 2°04′25″W / 43.13936755°N 2.07368821°W / 43.13936755; -2.07368821
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitzol udal euskaltegia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′22″N 2°04′25″W / 43.13936755°N 2.07368821°W / 43.13936755; -2.07368821
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1986
Kontaktua
HelbideaRondilla kalea

Aitzol Udal Euskaltegia Tolosako udal euskaltegia da eta Aitzol euskaltzalearen omenez jarri zioten izena. 1983an sortutako HABE euskaltegi sarean sartuta dago. Gaur egun Gorosabel eraikinean dago, Rondilla Kalean.[1]

1980an lehen udal euskaltegiak sortu ziren, ordura arte gau-eskolak ari ziren lanean militantzia lana eginez. Instituzionalizazioaren bidez, Tolosan lanean ari ziren irakasle askok profesionalizazio maila lortu zuten.

Tolosako Euskaltegiak 1982an hasi zuen ibilbidea Euskal Herria plazan, gaur egun TOPIC dagoen eraikinean, bertan 15 urte gin zituen. 1997tik 2003 bitartean Plaza Berrian egon zen, eta 1993tik aurrera Gorosabel eraikinean.

Aitzol Udal Euskaltegiak 1986an hartu zuen Aitzol izena, urte hartan bete baitziren 90 urte Aitzol fusilatu zutela.

Helduak alfabetatu eta euskalduntzeaz gainera, hainbat kanpaina eta ekitaldi egiten ditu urtero. Hasiera-hasieratik euskaltegiaren helburu nagusia tolosaldearren eskaera osoari erantzutea izan da, 700 ikasle matrikulatu ziren urteak ere izan dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aitzol Udal Euskaltegia | Tolosa» udala.tolosa.eus 2018-09-03 (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]