Aitzorrotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Atxorrotx
Atxorrotx 2010ean.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 738 m
Geografia
Koordenatuak 43° 00′ 09″ N, 2° 32′ 20″ W / 43.0025°N,2.538889°W / 43.0025; -2.538889Koordenatuak: 43° 00′ 09″ N, 2° 32′ 20″ W / 43.0025°N,2.538889°W / 43.0025; -2.538889
Mendilerroa Zaraia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Eskoriatzatik

Aitzorrotz edo Atxorrotx (mendebaleko euskaraz) Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen mendia da, Zaraiako mendilerroaren barruan eta Eskoriatzako udalerriaren barnean.

Tontorrak 738 metroko altuera dauka. Goialdean, XVI. mendeko baseliza txikia dago. Erdi Aroan Nafarroako Erresumaren gaztelu bat zegoen, Arabako Arratzu-Ubarrundia eta Gipuzkoako Deba Garaiaren arteko pasagunea kontrolatzen zuena.

Igotzeko abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ermita dagoen tokian, XII. mende amaiera ingururarte gaztelu bat egon zen. Bertatik igarotzen zen Nafarroako Erresumaren defentsa lerroetako bat. Arlabango pasabideari gaina hartuta, Goi Erdi Aroko gaztelu garrantzitsuenetako bat dago, inguruan oraindik lekukotasun nabariak gordetzen dituena.

Tokia arretaz aztertuz gero, gazteluaren hondakinen nondik norakoak antzeman daitezke: oinplano trapezoidaleko esparru nagusia, 500 bat metro karratukoa, eta hari hegoaldetik erantsita eta beheragoko maila batean, bigarren esparru bat, 250 metro karratukoa.

Iraun duten gotortze-egiturak, harkaitzaren gerria ixten dutenak, harkaitzaren hegoaldean eta mendebaldean daude nagusiki; iparraldetik eta ekialdetik, ordea, ez da itxituraren beharrik, lurraren malda handiak berak sarbide oro ekiditen baitu. Hormak harlangaitzezkoak dira, kareharri txikiz eginak, ia arbastatu gabe eta argamasa ugari erabiliz. Hormen lodiera 1,5 eta 2 metro artekoa da, eta garaiera ez da metro eta erdira iristen. Itxitura egiteko eraikitze molde hau ohikoa da honelako gotorlekuetan (harkaitz-gazteluak) eta kokalekuaren berezko arroka baliatzen dute gotorlekuaren zatitzat hartzeko. Horma-zatiak altxatzen dira, kanpo-itxituraren funtzioa betetzen duen arrokaren berezko moldearekin tartekatuta, edo, bestela, arroka bera beheratu egiten da, hura zizelkatuz, dena delako erabilerari begira (uharka, egongelak...).

Sarbiderako atea hegoaldean dago, pasabide estu eta malda handiko batean. Gaur egun mailak daude bertan, eta itxitura metaliko bat du abereak pasa ez daitezen. Bertatik bigarren esparrura sartzen da, eta itxitura edo pasabide bikoitz bat dago dorre nagusia zegoen tokira heltzeko. Ustez, oraingo ermita dagoen tokian egongo zen dorrea XVI. mendean.

Mendiaren erpin gorenean, Santi Kurutze izenpeko ermita altxatu zen XVI. mendean. Oraingo oinplano laukizuzena eta lau isurialdeko estalkia 1953. urtean egindako zaharberritzearen ondorioa dira. Eraikinak ez du, antza, garrantzi handirik. Ermitaren hego-hegalean uharka bat dago, beharbada teilatuko ura hobeto aprobetxatu aldera egindakoa. Haitzean egindako lana da, oinplano laukizuzena duena (4 bider 3,30 metroko oinplanoa, eta 1,50 metroko garaiera) eta 20.000 litro inguru jaso ditzakeena. Oraindik gordetzen ditu hormak iragazteko erabilitako argamasa-geruzaren hondar batzuk.

Haitz honekin aurrez-aurre, 70 metrora hegoalderantz, beste goi-haitz bat dago, gotortze-sistema beraren zatia izango zena, aurre-talaia modukoa, Erdi Aroko materialen hondarrak aurkitu baitira bertan. Gauza bera gertatzen da ermitaren ipar-mendebaldean dauden harkaitzekin: aurkitutako material arkeologikoaz gainera, harkaitzetan bertan aztarnak baitaude, biltegi edo halako egitura edo erakinak egiteko erabili izan direla frogatzen dutenak.

Atxorrotz eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero antolatzen dute eskoriatzarrek maiatzaren lehenengo igandean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa