Aixa Taymur
| Aixa Taymur | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kairo, 1840 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kairo, 1902 (61/62 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | arabiera persiera turkiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria eta eleberrigilea |
Aixa Taymur (Kairo, Egipto, 1840 - ibidem, 1902) egiptoar ekintzaile sozial, poeta, nobelagile eta feminista izan zen. Egiptoko feminismoaren amatzat jotzen da. Bere idatziekin idazle feministen ondorengo belaunaldiak inspiratu zituen.[1][2][3][4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aixa Taymur Kairon (Egipto) jaio zen 1840an. Poeta eta saiogilea izan zen eta emakumeen hezkuntzaren alde egin zuen. Arabierazko feminismoaren sortzailetzat jo izan da.[5]
Isma'il Pasha Taymourren alaba zen, jatorri turkiar eta kurdua zuena eta Egiptoko gobernuko funtzionario gisa aritu zena. Ama zirkasiarra zuen eta aske utzitako esklabua zen.[6]
Aixa Taymur oso gazte zela hasi zen turkieraz, arabieraz eta persieraz hezten etxean, aitaren laguntzaz. Koranari eta islamiar legeei buruz ere ikasi zuen. Gero, bere anaia hezten lagundu zuen.
Orduan hasi zen poesia persieraz, arabieraz eta turkieraz konposatzen, literatur molde tradizionalak eta metaforak erabiliz bere sentimenduak adierazteko. 14 urterekin ezkondu ondoren Istanbulera joan zen eta idazteari utzi zion. Baina bere senarra (Mahmud Bey al-Islambuli turkiarra), alaba eta aita hil ondoren, Egiptora itzuli eta idazketari ekin zion berriro ere, hori baitzen benetan gustatzen zitzaiona. Orduan hasi zen emakumeen eskubideei buruz idazten.
Taymurren prosa eta poesia erabakigarriak izan ziren emakumeek Egiptoko gizartean zuten posizioa aldatzeko. Bera etxean hezia izan zenez, emakumeak etxean giltzaperatuta edukitzearen kontra idatzi zuen. Ondorengo idazle feminista egiptoarrak ere inspiratu zituen.
1892an Mir'at al-ta'ammul fi al-umur lana argitaratu zuen, eta Korana berrinterpretatu zuen, ez zela hain patriarkala esanez eta irakurketa tradizionalei aurre eginez.[7]
Bere anaia ere idazlea izan zen, Ahmed Taymour. Alaba bakarra izan zuen.
Kairon hil zen 1902an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Booth, M. (2013). "Locating Women's Autobiographical Writing in Colonial Egypt". Journal of Women's History. 25 (2): 36-60 https://www.pure.ed.ac.uk/ws/files/14539846/Locating_Women_s_Autobiographical_Writing_in_Colonial_Egypt.pdf
- ↑ «Taymuriyya, 'A'isha 'Ismat al- (1840–1902) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (kontsulta data: 2026-01-08).
- ↑ (Ingelesez) Dahduli, Tasneem. «Aisha Taymur- Ottoman Era Poet and Feminist | Mosaic of Muslim Women» mosaicofmuslimwomen.com (kontsulta data: 2026-01-08).
- ↑ «Taymuriyya, 'A'isha 'Ismat al- (1840–1902) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (kontsulta data: 2026-01-08).
- ↑ Booth, Marilyn (2017-10-26). Hassan, Waïl S. (ed.). "Women and the Emergence of the Arabic Novel". The Oxford Handbook of Arab Novelistic Traditions.
- ↑ Booth, Marilyn (2017-10-26). Hassan, Waïl S. (ed.). "Women and the Emergence of the Arabic Novel". The Oxford Handbook of Arab Novelistic Traditions. https://academic.oup.com/edited-volume/28101/chapter-abstract/212190401?redirectedFrom=fulltext&login=false
- ↑ Mervat Fayez Hatem, Literature, gender, and nation-building in nineteenth-century Egypt: the life and works of ʻAʼisha Taymur, Literatures and cultures of the Islamic world (Basingstoke: Palgrave Macmillan, 2011), 8. orrialea
