Aixeko Deikundearen triptikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aixeko Deikundearen triptikoa
Barthélemy d' Eyck 001.jpg
Jatorria
Sortzailea Barthélemy d'Eyck
Sorrera-urtea 1440(e)ko hamarkada (gregoriar)
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura
Altuera 152 zentimetro
Genero artistikoa margolaritza erlijiosoa
Deskribapena
Oinarritua Deikundea
Iconclass 73A523
Kokapena
Lekua Royal Museums of Fine Arts of Belgium
Boijmans Van Beuningen Museoa
Musée du Vieil-Aix
Bilduma Royal Museums of Fine Arts of Belgium Itzuli eta Boijmans Van Beuningen Museoa
Argumentu nagusia Deikundea

Aixeko Deikundearen triptikoa olioz margotutako erretaula da, 1443-1445 aldean Aix-en-Provenceko katedralerako egindakoa. Zalantza handiak badira ere, egilea Barthélemy d'Eyck izan zela dirudi. Flandriar tradizioak Proventzako pinturan izan zuen eragina argien erakusten duen obra da. Gaur egun desmuntaturik dago, eta sei oholak Aixeko Madalena elizan eta hiru museotan daude: Rotterdamgo Boijmans Van Beuningen museoan, Bruselako Musée royal d'art ancien-en eta Amsterdamgo Rijksmuseumen.

Erretaula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituen gehienen arabera, Aixeko Deikundearen triptikoa-ren egilea Barthélemy d'Eyck izan zen, Renato Anjoukoaren zerbitzura lan egin zuen flandriar margolaria[1]. Alabaina, duela gutxi dudatan jarri da berak egin ote zituen triptikoaren alboetako bi taulak, liburuetako izadi hil ederren azpian Jeremias eta Isaias profeten irudiak agertzen dituztenak, erdiko taulako Deikundea baino zaharragoak baitirudite.

Triptiko honek, erdiko oholak bereziki, zalantzarik gabe ageri du Jan van Eycken margolaritzaren ezagutza, eta are argiago Robert Campinena. Deikundearen eszena eliza gotiko baten barruan gertatzen da. Eliza horren perspektiba iparraldeko tradizioan tettatzen da erabat: arkitektura osagaiak oso oparoak dira xehetasunetan, eta orobat gertatzen da erdiko atrilari eta bi pertsonaiei dagokienez. Bestalde, flandriar tradiziokoa da bete-betean lehen planoan dagoen loreontzia.

Obra honen berezitasun nabarmenena ordea, eszena nagusiaren ikusmoldean dago. Batetik, bi protagonistek simetria bilatzen dute, eta simetria hori ihes puntuaren eskuinalderako desbideratzeari kontrajartzen zaio; bestetik, ikonografia ere guztiz berezia da: bizitzaren iturriaren ikur moduan dago atrila kokatua, deabruzko animaliak daude, hala nola saguzarrak eta tximinoa, aingeruak berak saguzar hegoak ditu, etab.

Konposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erdialdean: Deikundea, Madalena eliza, Aix-en-Provence
  • Ezkerreko hegala, goiko aldean: Izadi hila liburuekin, Rijksmuseum, Amsterdam
  • Ezkerreko hegala, beheko aldean: Isaias profeta, Boijmans Van Beuningen museoa, Rotterdam
  • Eskuineko hegalean: Jeremias profeta, Musée royal d'art ancien, Brusela
  • Ezkerreko hegalaren ifrentzuan: Maria Magdalena belaunikatua, Boijmans Van Beuningen museoa, Rotterdam
  • Eskuineko hegalaren ifrentzuan: Noli me tangere-ko Jesukristo, Musée royal d'art ancien, Brusela

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aixeko Deikundearen triptikoa Aldatu lotura Wikidatan