Aizarnazabalgo hilketa
Aizarnazabalgo hilketa | |
---|---|
Mota | erailketa |
Data | 2021eko urtarrilaren 1a |
Kokaleku | Aizarnazabal |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Pertsona hilak | 1 |
Aizarnazabalgo hilketa 2021eko urtarrilaren hasieran Aizarnazabalgo Etxabe auzoan (Gipuzkoa) burutu zen ekintza kriminala izan zen. Aintzane Pujana 32 urteko emakume donostiarra zena legez kanpo atxiki, sexualki esplotatu eta hil izana leporatzen zieten bi herritarri, akusatuek, gizona eta emakumea, 24 eta 23 urte zituztenean. Urte hartan izandako lehenbiziko hilketa matxista izan zen Pujanarena, eta mugimendu feministak erantzun irmoa eman zuen.[1]
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzane Pujana labankadaz hil zuten, urtarrilaren 2ko goizaldean izandako liskar gogor batean. Fiskaltzaren dokumentuaren arabera, biktima prostituzioan aritzen zen, eta akusatuak ustez "proxeneta gisa esplotatzen" zuen.[2] Hirurak apartamentua partekatzen ari ziren Aizarnazabalgo landetxe batean, eta 23:00ak baino lehentxeago "eskaera" bat jaso zuten, biktimaren "zerbitzuak" eskatzen zituena eta neskak "betetzeari uko egin ziona".
Gorpua, baina, hilaren 4an agertu zen, Aizarnazabalgo Etxabe auzoan. Urola ibaiaren ertzean garbiketa egiten ari ziren langile batzuek topatu zuten, tartean Aizarnazabalgo alkatea bera. Hala ere, biktimaren bikotekideak urtarrilaren 1ean jarri zuen haren desagerpenari buruzko salaketa, eta Polizia biktimaren azken egunak eta orduak ikertzen aritu zen orduz geroztik. Gorpuari autopsia egin zioten Donostian, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan. Ikerketak erakutsi zuenez, gorpua ibai ondoan utzi eta gero, Gipuzkoan zehar ibili zen bikotea, frogak ezkutatzeko. Etxea ere goitik behera garbitu zuten, delituaren zantzuak ezabatzeko.[3]
Urtarrilaren 1eko goizaldean Urtezahar gaueko festa bat ospatu zuten landetxean. Besta hartan parte hartu zuten hogei lagun identifikatu zituen Ertzaintzak, eta gero elkarrizketatu, hilketarekin lotura izan zezaketelakoan. Festan parte hartutakoek ez zuten ezer ikusirik hilketarekin.
Atxiloketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpeitiko (Gipuzkoa) instrukzio epaitegiak, urte bereko urtarrilaren 12an atxilotutakoei, 24 urteko gizon bati eta haren bikotekideari, 23 urteko emakume bati, behin-behineko espetxealdia ezarri zien, urtarrilaren 15ean, Pujana hil zutelakoan. Biak Errenteriakoak dira. Esan bezala, Pujanaren gorpua Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) sastrakadi batean topatu zuten behargin batzuek, arma zuriz egindako zauriekin. Biktimaren arropetan TAO zerbitzuko gordekin bat topatu zuten gorpua aurkitu zuten lekutik gertu, bi akusatuen autoaren matrikula zuena.[4]
Hilketako gau hartan, bi akusatuak eta biktimaren txakurra auto batean zihoazen, eta Poliziak gelditu egin zituen. Agenteek ikusi zutenez autoa ez zegoela errepidean jarraitzeko moduan, garabi bat eskatzea erabaki zuten, baita taxi bat ere.
Epaiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pujanaren hilketa, legez kanpoko atxiloketa eta prostituzioa egotzita auzipetutako bikotearen aurkako epaiketa 2024ko irailaren 26an hasi zen, Gipuzkoako Auzitegian. Lehen aldia zen Gipuzkoako Fiskaltzak espetxealdi iraunkor berrikusgarria eskatzen duela akusatuentzat hilketa delituagatik.[5] Beste bi ustezko delituengatik zortzi urteko espetxe-zigorra eskatzen zuen.[6] Jorge Bermúdez fiskalaren hitzetan krimen "bereziki krudela da gertatu zen moduagatik", "babesik gabe zegoen neska bat, dirudienez prostituzioan ziharduena, eta bere heriotza gertatu zen modua bereziki mingarria izan zen, ia gutxinaka gertatu zelako".[7]
Aizarnazabalgo hilketagatik akusatutako biak bertze emakume bat sexualki esplotatzen saiatu ziren. Emazteki hura desintoxikazio prozesuan zegoen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.elconfidencial.com/espana/pais-vasco/2024-09-26/asesinato-aintzane-casa-rural-permanente-revisable-pareja-acusada_3970207/
- ↑ https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/sucesos/2023/03/24/crimen-aizarnazabal-primera-peticion-prision-6606416.html
- ↑ https://www.berria.eus/euskal-herria/gaur-hasiko-da-aizarnazabalgo-hilketaren-epaiketa_2131067_102.html
- ↑ https://www.berria.eus/euskal-herria/aizarnazabalgo-hilketagatik-akusatutako-biak-bertze-emakume-bat-sexualki-esplotatzen-saiatu-ziren_2131327_102.html
- ↑ https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/crimen-aintzane-pujana-20240923124644-nt.html
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/9589569/aintzane-pujanaren-hilketaren-epaiketa-hasiera-espetxealdi-iraunkorreko-lehen-eskaera-gipuzkoan/
- ↑ https://www.ondavasca.com/jorge-bermudez-fue-un-crimen-especialmente-cruel/