Aizkorri (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aizkorriko mendilerroa, mitologi askoren sorlekua

Aizkorri, Araba eta Gipuzkoaren arteko mendia. Aizkorriko mendilerroak euskal mitologiaren elezahar eta sinesmen askoren kokalekua da Aizkorriren geografian eta bestetan sakontzeko:

Sakontzeko, irakurri: «Aizkorri»


Elezarrak eta sinesmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau dela eta, ohitura izan da Arantzazuko fraideek urtero Aizkorri mendira igotzea bere tontorretik Gipuzkoa aldeko larre soroak bedeinkatzera. Era berean ekaitzen aurkako araoak irakurtzen zituzten.

Fraideek betekizun honetan huts eginez gero, kexak egoten ziren inguruko herrietan esanez eliz gizonek ez zutela "Aizgorriko Sorgina" behar bezala araokatu.

Zegamako herritarrek urtero dirua jasotzen ohi zuten Arantzazuko fraidei eskaintzeko zeremonia hau egin zezatela.

Berriro ere Mito pagano eta kristauen arteko nahasketa bat ikusten dugu ohitura honetan. Kristautasunaren antzinako erlijio eta sinesmenen gaineko garaipenaren sinbologia bat.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]