Aizpitarteko leizeak

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aizpitarte
Aizpitarte Errenteria.png
Luanda errorea in Modulu:Kokapen_mapa at line 334:Hemisferio bat eman da longitude helbiderako baina graduak ez dira eman.
Udalerria Errenteria
Bisitagarria Bai (zati bat bakarrik)
Margoak Bai
Aztarnak Bai

Aizpitarte, Aitzbitarte edo Landarbasoko leizeak Errenteriako udalerrian dauden leizeak dira (Gipuzkoa). Landarbaso errekastoaren eskuinaldean daude, Aiako Harriko parkearen ertzean. Bertan topatutako aztarnak Paleolito Ertainekoak dira, 25.000 urtetik gorakoak.

Leizerik ezagunena Aitzbitarte IV da, 1960ko hamarkadan jada aita Barandiaranek induskatua. Ekialdeko Gipuzkoako solutrear aldiko gune nagusia da. Behean duen Aitzbitarte IIIan duela gutxi hasi dira lanean.[1]

Paleolitikoko aztarnategi handi baten lehen aur­kikun­tza izan zen. Zenbait mailatan sail­katurik, historiaurreko gizakiaren arrastoak aur­kitu dira denbora luzez bizi izandakoak eta langin­tza ugarirenak: orriak, har­txabalak, zenbait eratako karrakagailuak, pun­tzoiak eta abar; gu­txienez, Aurignaciar garaitik hasi eta Mesolitikora artekoak. Besteak beste, animalia-irudiz dekoraturiko hezur ba­tzuen aur­kikun­tza harrigarriak azaldu diren, bertan diren bostetatik, III. hai­tzuloa arakatuz hasi badira ere; IV. hai­tzuloko aztarnategia izan da ondoen ikertu dena. Han aur­kituak dira orein-burua grabaturiko plaketaren bat, makila zulodunen bat, haga­txo dekoratuak eta ebakiduraz eginiko animalia-irudiak dituzten zenbait hezur.[2]

2015ean duela 20.000-28.000 urte (Gravettiar arokoak) eginiko hainbat grabatu aurkitu zituzten. Grabatuek hainbat animalia irudikatzen dituzte, besteak beste, zaldiak eta bisonteak.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Straus, Lawrence Guy, Human occupation of Euskalerria during the Last Glacial Maximum: the Basque Solutrean, Aranzadi Zientzia Elkartea, 37. orrialdea, http://www.aranzadi-zientziak.org/fileadmin/docs/Munibe/1990033040AA.pdf .
  2. Kobazulo honetan eginiko hainbat indusketa kanpaina 1961ean Munibe aldizkariari eginiko zenbait emanalditan deskribatuak izan dira, 3-4 znb. 1961an, 1-2 znb. 1963an, eta 1965ean, marrazki ugariz apainduak.
  3.   Iraola, Arantxa (2015-11-20), «20.000 urtetik gora dituzten grabatuak aurkitu dituzte Errenterian», Berria, http://www.berria.eus/albisteak/116948/20000_urtetik_gora_dituzten_grabatuak_aurkitu_dituzte_errenterian.htm .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aizpitarteko leizeak