Ajinomoto Co., Inc. (japonieraz: 味の素株式会社,Hepburn: Ajinomoto Kabushiki Gaisha?)
Japoniako janari eta bioteknologia korporazioa da, ongailuak, sukaldeko olioak, izoztuak, edariak, edulkoratzaileak, aminoazidoak eta farmakoak ekoizten dituena. AJI-NO-MOTO (味の素 "zaporearen esentzia") konpainiaren jatorrizko glutamato monosodiko produktuaren izen komertziala da.[1] Korporazioaren egoitza TokiokoChūō-n dago. 2019tik aurrera, Ajinomotok 35 herrialdetan jarduten du eta gutxi gorabehera 34.504 pertsona enplegatzen ditu. 2018an urteko diru-sarrerak 10.200 mila milioi dolar ingurukoak dira.