Ajuriaenea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ajuriaenea
(ofizialki: Ajuria Enea)[1]
Ajuria enea.jpg
Ajuriaenea jauregia
Ajuriaenea hemen kokatua: Gasteiz erdigunea
Ajuriaenea
Ajuriaenea
Ajuriaenea (Gasteiz erdigunea)
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Araba
Herria Gasteiz
Helbidea Frai Francisco Vitoria ibilbidea,
Mendizorrotza
Koordenatuak 42° 50′ 27″ N, 2° 40′ 44″ W / 42.8408°N,2.67889°W / 42.8408; -2.67889Koordenatuak: 42° 50′ 27″ N, 2° 40′ 44″ W / 42.8408°N,2.67889°W / 42.8408; -2.67889
Arkitektura
Garaia 1920

Ajuriaenea[2] Gasteizko (Araba) jauregi bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariaren bizileku ofiziala dena.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frai Frantzisko Vitoria pasealekuan dago, Mendizorrotza auzoan.

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajuria Enea jauregia Lehendakariaren egoitza ofiziala da eta, beraz, sarbidea mugatuta dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Ajuria familiak eraikiarazi zuelako du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an, Serafin Ajuria industrialariaren eskariz, Alfredo Baeschlin suitzar arkitektoak eta Hilarión San Vicente kontratistak eraiki zuten. Ajuria familiaren bizilekua izan ostean, 1966an Serora Eskolapioen erlijio-ordenak ikastetxe bihurtu zuen. Sei urte geroago, Arabako Foru Aldundiak bere egin zuen Euskal Artearen Museoa bertan jartzeko.

1980ko urriaren 13an Eusko Jaurlaritzak erosi egin zion jauregia aurreko jabeari, Arabako Foru Aldundiari, hain zuzen ere. Urte horretan, Karlos Garaikoetxea, Espainiako Trantsizioaz geroztik lehenengo lehendakaria, bertan ofizialki bizitzen hasi zen.

Aldiz, lehendakariak eta sailburuek lan egiten duten eraikina Lehendakaritza da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko itxurak arte neoeuskaldunaren elementu arkitektoniko guztiak ditu: Marku-multzo bikoitza, beheko solairuan; balkoidun hutsuneak eta osagai heraldikoak dituzten hiru leihate nagusi bateratu, lehen solairuan; erdi-puntuko arkudun leihoak eta goian ostiko-arkuak dituzten eskantzu zilindrikoak, goiko solairuan; eta goian zerura begira dauden pinakulu ederrak dituen hegal zabala, teilatuan.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ajuria Enea», Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren webgunea. Noiz kontsultatua: 2013-06-20.
  2. Euskaltzaindiak 2000ko irailean argitaraturiko «Toponimia txikia arautzeko irizpideak» izeneko separatan, loturik agertzen da beti «-ene(a)»: Zabaletaenea, Lubienea, Txartikuenea... eta, beraz, irizpide hori aplikatuz, Ajuriaenea behar du izan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ajuriaenea Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz