Edukira joan

Ajwain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ajwain
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
LeinuaPyramidoptereae
GeneroaTrachyspermum
Espeziea Trachyspermum ammi
Sprague, 1929
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakajowan oil (en) Itzuli
BasionimoaSison ammi

Ajwain edo ajowan (Trachyspermum ammi) Apiaceae familiako landare belarkara da.[1] Indiakoa, Pakistangoa eta Ekialde Hurbilekoa da jatorriz, eta [[espezia gisa erabiltzen dira haren haziak.[2]

Landareak perrexilaren antza du. Haziekin duten antzeko itxura dela eta, lekeei batzuetan haziak esaten zaie, arrautza formakoak eta grisaxkak direlako.

"Hazia" (hau da, lekaren fruitua) mendi-apioaren haziarekin nahasten da askotan, eta hiztegi batzuek ere oker baieztatzen dute mendi-apiotik datorrela.

Zaporea eta aroma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajwainen fruitu gordinak ezkaiaren usain bera du ia, timola ere baduelako, baina aromatikoagoa eta ez hain sotila da zaporean, eta mingotsa eta mina ere bai. Ajwainen kopuru txiki batek ere plater baten zaporea menderatzeko joera du.

Ajwaina Ekialde Hurbilean sortu zen, ziurrenik Egipton eta Indiako azpikontinentean, baina baita Iranen eta Afganistanen ere. Batzuetan, bereber-janariaren osagai gisa erabiltzen da; espezien nahasketa bat Eritrean eta Etiopian erabiltzen dute. Indian, ekoizle nagusiak Rajastan eta Gujarat estatuak dira, Rajastanek Indiako ekoizpen osoaren % 90 inguru ekoizten baitu.

Sendabelar honen erabilera zaharra da, Karlomagnok emandako Capitulare de villis vel curtis imperii aginduan agertzen den bezala. Agindu horrek belarrak eta ongailuak hazteko eskatzen du bere soroetan, baita "ameun" ere, gaur egun Trachyspermum ammirekin identifikatzen dutena.

Karminatibo, estimulatzaile, urdail-babesgarri, aromatiko, toniko, antiespasmodiko, antihelmintiko eta antiseptiko gisa erabiltzen dute, baita ongailu gisa ere.[3]

Haziak timola lortzeko erabili dira, ezkaiak baino onura hobeekin.

(Linneo) Thomas Archibald Spragueek Trachyspermum ammi dekribatu eta Bulletin of Miscellaneous Information Kew (1929(7): 228. 1929) aldizkarian argitaratu zuen.[4]

Sinonimia:
  • Ammi copticum L.
  • Ammi glaucifolium Blanco
  • Ammios muricata Moench
  • Apium ammi (L.) Urb.
  • Athamanta ajowan Wall.
  • Bunium copticum (L.) Spreng.
  • Carum ajowan Benth. & Hook.f.
  • Carum aromaticum Druce
  • Carum copticum (L.) Benth. & Hook.f. ex C.B.Clarke
  • Carum korolkowii Lipsky
  • Carum panatjan Baill.
  • Cyclospermum ammi (L.) Lag.
  • Daucus anisodorus Blanco
  • Daucus copticus (L.) Lam.
  • Daucus copticus (L.) Pers.
  • Helosciadium ammi (L.) Oken
  • Helosciadium ammi (L.) Britton
  • Ligusticum ajawain Roxb. ex Fleming
  • Ligusticum ajawain Spreng.
  • Ptychotis ajowan DC.
  • Ptychotis coptica (L.) DC.
  • Selinum copticum E.H.L.Krause
  • Seseli ammoides Jacq.
  • Seseli foeniculifolium Poir.
  • Sison ammi L. basonimoa
  • Trachyspermum copticum (L.) Link[5][6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Ajwain» Digital Herbarium of Crop Plants 2016-10-4.
  2. Davidson, Alan; Jaine, Tom. (2006). The Oxford companion to food. Oxford University Press, 805 or..
  3. Trachyspermum ammi. in: Plantas útiles: Linneo..
  4. «Trachyspermum ammi» Tropicos.org. Missouri Botanical Garden.
  5. Trachyspermum ammi en PlantList
  6. USDA GRIN entry
  7. [1] ITIS entry for Trachyspermum ammi

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]