Akademio de Esperanto
| Akademio de Esperanto | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen laburra | AdE eta AdE |
| Mota | akademia, Esperanto organization (en) |
| Ideologia | Esperanto movement (en) |
| Erabilitako hizkuntza | esperanto |
| Agintea | |
| Lehendakaria | John C. Wells (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1905 |
| Aurrekoak | Esperanto Language Committee (en) |
| webgune ofiziala | |

Akademio de Esperanto (euskaraz: Esperanto Akademia) hizkuntza hori zabaltzeko eta hobetzeko lan egiten duen nazioarteko erakundea da. Nolabait, Euskaltzaindia antzeko helburuak izango lituzke baina esperantoaren alorrean.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esperantoaren Akademia 1905ean sortu zen Esperantoaren lehen Mundu Biltzarrean, Zamenhofen proposamenez, Hizkuntza Batzordea (Lingva Komitato) izenarekin. Esperantoaren Akademia izena Hizkuntza Batzordeko goi-komisio batek hartu zuen lehen aldiz. 1948an, Hizkuntza Batzordea eta bere Akademia organo bakar batean batu ziren: Esperantoko Akademia. Bere erabakiak ez dira derrigorrezkoak hiztunentzat; betebehar hori 1905ean Esperantoaren Lehenengo Kongresu Unibertsalean finkatutako Esperantoaren Oinarria izenekoak baino ez du.
Presidenteen zerrenda historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partaideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akademiok 45 partaide ditu. Partaide bakoitzak 9 urtetarako aukeratuak dira. Akademiaren heren bat hiru urtetan berritzen da.[2]
Sailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007tik hauek dira:
- Hizkuntza espezializatua (Faka Lingvo)
- Gramatika (Gramatiko)
- Hiztegi orokorra (Ĝenerala Vortaro)
- Kontsulta bulegoa (Lingva Konsultejo de la Akademio de Esperanto)
- Literatura (Literaturo)
- Ahozkapena (Prononco)
- Eskuliburuak kontrolatzeko saila (Kontrolado de lerniloj)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Esperantoz):Webgune ofiziala.