Akademizismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacques-Louis David margolaria, arte akademikoaren adibide argi bat da. Hemen, bere lanik ezagunenetako bat den Napoleon Alpeak zeharkatzen ikus daiteke.

Akademizismoa ezarritako arau akademiko eta klasikoak jarraituz burutzen den arte-estiloa da. Antiakademizismoak araua horiek hautsiz berrikuntza ekartzen du. Bereziki Frantzian, XIX. mendean zehar, garatzen den joera artistiko bat da, eta Parisko Arte Ederren Akademiaren arauak eta burgesen gustuari erantzuten diona. Hala ere, ez da klasizismoaren endekapen bat baino. Errealismotik ihes egiten du (hau da, errealitatearen arlo desatseginenetatik), baina ez da Klasizismoaren handitasunera iristen.

Patroi berberak erabiltzen dira behin eta berriz, ez baita, benetako edertasunetik abiatuta, edertasun ideal bat bilatzen, Klasizismoaren ezaugarria dena, bere esperientziaren gehiketagatik errealitatean oinarria duen idealismo bat dena.

Akademizismoa ez da edertasun ideala, baina ezta itsusia ere; soilik, kontsumitzeko objektuak bilatzen ditu. Errealitatea modu idealean irudikatzea da, maneiatu edo kontrolatzeko asmoz.

Orohar, Frantziako instituzioek eta botereak, joera hauek bultzatu zituzten, arazorik sortzen ez zutelako; hau da ondorengo erregimen politiko totalitarioek, bere berreskuratzea bultzatu izanaren arrazoia.

Akademizismoarekin lotutako artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Akademizismo