Akamarreko seneskalerria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Akamarreko seneskalerria Antzinako Erregimenean Bidaxune inguruko zenbait parrokia elkartzen zituen seneskalerri txiki bat zen (agian bi, Anne Zinken ustez). Agramondeko dukerriko eskumena barne hartzen zuen gutxi gorabehera. Bere historiaren parte bat galdua da, seneskalerri-agiritegiak Frantziako Iraultza aldian erre egin ziren eta.

Historia

Karlos IX.a Frantziako erregeak 1563ean Agramondarren lurraldean Gixuneko konderria sortu zuenean, Gixune herri aipatuan seneskal bat eta seneskal-egoitza bat sortzea, eraikitzea eta irekitzea erabaki zuen, aipatutako Gixuneko konderri osoko kausa zibil eta kriminalak ezagutuko dituena.


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.