Edukira joan

Akan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaAkan

Motaetnia
Biztanleria (osoa)20.000.000
Hizkuntzaakanera
Erlijioakristautasun, sunismo eta Akan religion (en) Itzuli
Geografia
EstatuaGhana, Boli Kosta, Brasil, Jamaika, Surinam, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Togo

Akana[1] mendebaldeko Afrikako talde etnolinguistikoa da, Ghanan, Boli Kostan eta Togon hedaturik dagoena. Ghanako eta Boli Kostako etnia nagusia da. [2][3] Akan herriak hitz egiten dituen hizkuntzak kwa taldekoak dira.[4]

Badirudi akanak Sahelgo eskualdetik iritsi zirela gaur egun duten lurraldera[5] XI. era XIII. mendeen inguruan.[6][7]. XI. mende aldera egungo Boli Kosta eta Ghanako eremuan Bonomango Erresuma sortu zen eta akan herriak komertzioari ekin zion batik bat, eta inguruko asentamenduekin harremanetan jarri: Djenne, Timbuktu eta Bornu, besteak beste. [8] XII. eta XIII. mende artean urrearen meatzaritzak sekulako indarra hartu zuen Bonomanen eta akan herria asko aberastu zen.[9] Urre meatze berriak ustiatzekotan, zenbait akan talde Bonomango erresumatik irten, inguruko lurraldeak kolonizatu, eta meatzaritza eta komertziotik bizi ziren estatu txikiak sortu zituzten.[10][11] Estatu berri horietako bat Akwamu da: egungo Benin dagoen eskualderaino iristen zen.[12] Denboraren poderioz, Akwamu benetako inperio bihurtu zen, Ashanti Inperioa hain zuzen ere.[13]

XV. mendetik XIX. mendera arte, akanek urre meatzaritza eta komertzioaren nagusigoa izan zuen Gineako golkoan: Afrika mendebaldeko talde boteretsuenetakoak ziren.[14][15] Europako estatuen kolonizazio kanpainei aurre egin zieten euren autonomia mantentzearren, baina independentzia galdu zuten.[14][15][16] XX. mendearen hasieran akan herriaren lurraldea Britainia Handiaren eta Frantziaren agindupean zegoen. 1957ko martxoaren 6an Erresuma Batuaren kolonia Urrearen Kostako akan lurraldea Kwame Nkrumah-k gidatua matxinatu eta Britainiako Togo-rekin bat eginez, Ghana estatu independientea sortu zuten. Boli Kosta 1960ko abuztuaren 7an independizatu zen Frantziatik.[17]

Akan herria hainbat talde edo etnia txikiagotan banatzen da, besteak beste: ashanti, akwamu, akyem, akuapem, denkyira, abron, aowin, ahanta, anyi, baoule, chokosi, fante, kwahu, sefwi, ahafo, assin, evalue, Wassa, adjukru, akye, alladian, attie, m'bato, abidji, avikam, avatime, ebrie, ehotile, nzema, abbe, aboure, coromantins, ndyuka.[2][3][18]

Akan gizartea matrilineala da, hau da, akan bat bere amaren leinukoa da aitarenaren aurretik, horrela genealogia amak, amonak eta markatzen dute.[19] Arte ospetsua dut, batik bat ezagunak dira argizari galduaren teknika bitartez lortzen dituzten brontze eta urrezko piezak. Ghanako kultura nagusia da.[20]

Etnia horren kontakizun mitologiko garrantzitsuenetakoak anansesemak dira: hitz horren esanahia 'armiarma ipuai' da. Anansesemen beste hitzen bat nyankomsem da, hots, 'zeruko jainko baten hitzak'. Historia horietan maiz azaltzen diren pertsonaietako bat Kwaku Ananse da, genio bihurri bat, armiarma, gizaki edo bien arteko zerbaiten itxuraz azaltzen dena. [21]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria. Estilo Liburua. .
  2. a b CIA - The World Factbook. Cia.gov (kontsulta data: 2011-11-13).
  3. a b CIA - The World Factbook. Cia.gov (kontsulta data: 2011-11-13).
  4. Languages of the Akan area: papers in Western Kwa linguistics and on the linguistic geography of the area of ancientIsaac K. Chinebuah, H. Max J. Trutenau, Linguistic Circle of Accra Basler Afrika Bibliographien, 1976 - 168 pages
  5. Atlas of the Human Journey. The Genographic Project (kontsulta data: 2011-01-01).
  6. The Akan diaspora in the Americas Oxford University Press, 2010 - Social Science
  7. Ghana: The Bradt Travel Guide Bradt Travel Guides, 2007 - 416 pages
  8. The Techiman-Bono of Ghana:an ethnography of an Akan society Kendall/Hunt Pub. Co., 1975
  9. Title: Africa a Voyage of Discovery with Basil Davidson, Language: English Type: Documentary Year: 1984 Length: 114 min.
  10. Africa from the twelfth to the sixteenth century Joseph Ki-Zerbo, Djibril Tamsir Niane J. Currey, 1997 - 294 pages
  11. Indigenous medicine and knowledge in African society Psychology Press, 2007 - Health & Fitness
  12. Akwamu - Encyclopedia Article and More from. Merriam-Webster (kontsulta data: 2011-11-13).
  13. Title: Africa: a Voyage of Discovery with Basil Davidson, Language: English Type: Documentary Year: 1984 Length: 114 min.
  14. a b Africa Gallery. Penn Museum (kontsulta data: 2011-11-13).
  15. a b The African heritage, Volume 3 Zimbabwe Pub. House, 1999 - History - 180 pages
  16. Non-western theories of development: regional norms versus global trends Harcourt Brace College Pub., 1999 - Business & Economics - 179 pages
  17. United Nations member States - General Information. Un.org (kontsulta data: 2011-11-13).
  18. Online Twi Dictionary - The Akan People. twi.bb (kontsulta data: 2011-11-13).
  19. Ghana:The Bradt Travel Guide, Philip Briggs, Katherine Rushton Bradt Travel Guides, 2007 - 416 pages
  20. Man Ray, African art, and the modernist lens Wendy Grossman, Martha Ann Bari, Letty Bonnell International Arts & Artists, 2009 - Photography - 183 pages
  21. A treasury of African folklore: the oral literature, traditions, myths, legends, epics, tales, recollections, wisdom, sayings, and humor of Africa Crown Publishers, 1975 - Social Science - 617 pages

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]