Akauzazte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Akauzazte
Datuak
Jatorria Azkoitia (Gipuzkoa)
Musika mota rock
noise
emocore
Urteak 1992 -
Produkzioa
Diskoetxea(k) Esan Ozenki, Compañía de Sueños Ilimitada
Taldekideak
Roge
Joxe
Arra
Oier
Lehengo taldekideak
Informazio gehigarria
Webgune Ofiziala

Akauzazte, 1992an Matadeixen etxe okupatuan sorturiko Azkoitiar(Gipuzkoa) rock taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an beraien lehen maketa (Maite zaitut) argitaratu zuten. Maketa hau, Matadeixe etxe okupatuan grabatua eta ekoiztua izan zen. 1995ean, beraien bigarren maketa grabatu zuten. Maketa honi Enlatatua izena jarri zioten eta kontserba lata baten barruan etortzen zen.

Nahiz eta autoekoizpenaren aldeko taldea izan,1998-an beraien lehen diska grabatu zuten Esan Ozenkiren bitartez. Hala ere disko hau bakarrik da beraien diskografia osotik, zigilu batekin atera dutena.

Beraien azken bi lanak, Compañia de Sueños Ilimitada zigilupean argitaratu dute. Zigilu hau, Akauzazte taldea bera eta Carlos Desastre lagunarekin batera sorturiko zigilua da. Azalberritan diska,2004-an kaleratu zuten eta 04-05-01, Beran, 2005. urtean.

Beraien lanetaz aparte, Anari edo Lisabörekin batera ere lan egin dute beraien diskoetan. Honez gain, bilduma askotan ere parte hartu dute.


Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roge - gitarra eta ahotsa.
Joxe - bajua eta ahotsa.
Arra - batería.
Oier - gitarra.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maite Zaitut (Autoekoizpena, 1992). Lehen maketa K7 formatuan.
  • Enlatatua (Autoekoizpena, 1995). Bigarren maketa k7 formatuan. Kasetea kontserba lata baten barruan etortzen zen.
  • Ur Gardenak (Esan Ozenki, 1998). CD.
  • X (Autoekoizpena, 2002). Mini CD.
  • Azalberritan (Compañía de Sueños Ilimitada, 2004). CD eta liburua.
  • 04-5-1, Bera (Compañía de Sueños Ilimitada, 2005). Zuzeneko CD-a.

    Split-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gutural, Gutariko Bat eta Akauzazte (Arto Artian, 2006). Hiru [[CD]. Akauzazteren CD-a Enlatatua diskoaren remasterizazioa da. Honez gain , "Yonki" abestiaren bideoklip-a dakar.

    Bildumetako partehartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Ariketa" abestia "Blasé" bilduman (Amanita Records, 1997). CD.
  • "Arnasa falta denean" abestia "Museum" bilduman (Mer, 1999). CD.
  • "Gorpuziega" abestia "Viajes" bilduman (Septiembre Recuerdos, 2002). CD.
  • "Bat" abestia "Oztopo Guztien Gainetik Bonberenea" bilduman (Bomberenea, 2002). CD.
  • "Armagedon" abestia " 113. Pasaiako Sarraskia Crónica de la Emboscada de Pasajes" (2004). Liburua CD-arekin.

    Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Akauzazteren web orria
  • (Gaztelaniaz) Compañia de Sueños ilimitadosen web orria