Akelarre (2020ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akelarre (2020ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2020
Jatorrizko izenburuaAkelarre
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
euskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia, Frantzia eta Argentina
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazinema historikoa eta film dramatikoa
Iraupena90 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaZugarramurdiko sorginkeria prozesua
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pablo Agüero
Gidoigilea(k)Katell Guillou (en) Itzuli
Pablo Agüero
[[Kategoria:Katell Guillou (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Àlex Brendemühl (en) Itzuli
Amaia Aberasturi
Daniel Chamorro (en) Itzuli
Daniel Fanego
Iñigo de la Iglesia
Asier Oruesagasti
Irati Saez de Urabain
Jone Laspiur
Lorea Ibarra
Garazi Urkola
Yune Nogueiras
[[Kategoria:Àlex Brendemühl (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Daniel Chamorro (en) Itzuli antzeztutako filmak]]







Ekoizpena
EkoizleaKoldo Zuazua
Konpainia ekoizleaKowalski Films
EdizioaTeresa Font (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaJavier Agirre Erauso

IMDB: tt9916362 Filmaffinity: 823863 Allocine: 259284 Netlix: 80242819Edit the value on Wikidata
Artikulu hau 2020ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Akelarre (argipen)».

Akelarre 2020 urtean eginiko euskal filma da. Pablo Agüero zinemagile argentinarrak Zugarramurdiko sorginkeria prozesuaren istorioa kontatzen du.

Euskal Herria, Frantzia eta Argentinaren artean ekoiztutako obra da Akelarre. Hurbilketa elebiduna egin dio Aguero argentinarrak sorgin ehizen gaiari: izan ere, euskaraz zein gazteleraz ari dira filmeko pertsonaiak.[1]

2020ko urriaren 2an estreinatu zen, nahiz eta lehen (irailaren 19an) Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztu.

2021ean 5 Goya sari irabazi zituen: Zuzendari artistikoarengatik (Mikel Serrano), musika onenarengatik (Mursego eta Arantzazu Calleja), jantzien diseinuarengatik (Nerea Torrijos), makillaje eta ile-apainketagatik (Beata Wotjowicz eta Ricardo Molina) eta efektu bereziengatik (Mariano García Marty eta Ana Rubio).

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1609. urteko Euskal Herrian, andre gazte talde bat basoan dago, eguneroko lanetatik atseden hartzeko jai bat ospatzea erabaki baitute; haien artean ari da Ana. Festa giroa bat-batean moztuko da, ordea, parte hartzaileen zoritxarrerako. Izan ere, barreen eta txantxen soinu alaiei soldaduen bortizkeriaren zarata gailenduko zaie. Gizon armatuek, elkarretaratzea bortxaz eten, eta emakumeak atxilotuko dituzte. Sorginkeria leporatuko diete parte hartzaileei, eta inkisizioaren esku utziko dituzte, epaituak izan daitezen.[1]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Suari muzin egiteko ahalegina» Berria 2020-09-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]