Akelarrea (Goya, 1798)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Goyaren 1798ko margolanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Akelarre (argipen)».
Akelarrea
Francisco de Goya y Lucientes - Witches' Sabbath - WGA10007.jpg
Jatorria
Sortzailea Francisco Goya
Sorrera-urtea 1797
Jatorrizko izenburua El aquelarre eta Witches Sabbath
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 30 zentimetro
Altuera 43 zentimetro
Genero artistikoa genero-artea
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Lázaro Galdiano museoa
Bilduma Lázaro Galdiano museoa
Inbentarioa Inv. 2006

Akelarrea (gaztelaniaz, El aquelarre) Francisco Goyak 1798an egindako margolana da.

Deabrua aker koroatu baten itxuran ageri da ilargiak argitutako paisaian, sorgin gazte eta zahar itxuragabetuek lagunduta. Akerrak adar luzeak ditu, haritz-hostoez apainduak. Sorgin zahar batek ume bat dauka beso artean. Iduri du apaizen antzera ari dela deabrua, umearentzako iniziazio zeremonia batean. Beste bi umeren hezurrak ere ageri dira.

Eszena hori irudikatuta, Goyak iseka egiten die bere ustez Erdi Aroko beldurrak ziren horiei, boteretsuek beren alde erabiltzen dituztelakoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]