Akershus gotorlekua
| Akershus gotorlekua | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Municipality of Norway | Oslo Municipality |
| Koordenatuak | 59°54′24″N 10°44′11″E / 59.90661°N 10.73625°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | 1593 - 1646 |
| Siege of Akershus | |
| Inaugurazioa | 1647 |
| Reconstruction | 1870 |
| Jabea | Haakon V.a Norvegiakoa |
| Erabilera | dwelling place (en) |
| Arkitektura | |
| Ondarea | |
Akershus gotorlekua (norvegieraz Akershus Festning) Norvegiako Oslo hiriburuan dagoen gaztelu eta gotorleku bat da. 1290. urte inguruan eraikia izan zen, eta espetxe gisa ere erabilia izan zen.
XVII. mendean, estilo errenazentistara aldatu eta gotorleku bastionatu batez inguratu zuten. 700 urte baino gehiagoko konplexuak hainbat setio gainditu ditu, baina ez du inoiz atzerriko armada batek indarrez konkistatu. Gaur egun, egoitza, ofizialen eskola eta ostatu gisa balio du. Gotorlekuaren zati bat XIX. mendean presoentzako espetxe eta lan behartuen eremu gisa erabili zen. Oraindik ere funtzio militarrak betetzen ditu eta Erregearen Maiestatearen Guardiak (Hans Majestet Kongens Garde) babesten du. Gotorlekuak Indar Armatuen Museoa, Erresistentzia Museoa eta Defentsa eta Ingurumen Ministerioak ere hartzen ditu.
