Akhal-Teke
Itxura
| Akhal-Teke | |
|---|---|
| Zaldi arraza | |
| Espeziea | Equus ferus caballus |
| Jatorria | |
| Sinonimoak | Ajal-Teké. Turkmeniar zaldia. |
Akhal-Teke, Ajal-Teké, ( turkmeneraz: turkmen at, hau da, "turkmeniar zaldia"; errusieraz: Ахалтекинская лошадь), Turkmenistango bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik Akhal-Teke zaldi tamainako arrazen sailkapen taldean kokatzen da.
Arraza turkmeniar zaldiarekin lotuta dago eta Errusian zein Turkmenistanen hazten dute.
Abere hauek euren edertasunagatik famatzen dituzte, ilajearen metal koloreagatik bereziki.
Zabalpen urriko arraza bat da eta bere populazioa Mundu osoan 8.000 eta 10.000 abelburu artean dago.
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abere hauek, tradizioz, Teke herriak hazi ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The Equinest" entziklopedian.