Akira (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Akira (filma)
Akira logo.jpg
Geinoh Yamashirogumiren Itzuli animaziozko filma
Argitaratze-data 1988
Jatorrizko hizkuntza japoniera
Jatorrizko herrialdea Japonia
Ezaugarriak
Genero artistikoa zientzia-fikzio filma, Cyberpunka, animea, sarbide-bizipena, post-apocalyptic filma Itzuli eta dystopian filma Itzuli
Iraupena 124 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Akira Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Katsuhiro Ōtomo
Gidoigilea(k) Izō Hashimoto Itzuli
Katsuhiro Ōtomo
[[Kategoria:Izō Hashimotok Itzuli idatzitako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Shunzō Katō Itzuli
[[Kategoria:Shunzō Katōek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea TMS Entertainment Itzuli
Bandai Co., Ltd. Itzuli
Kodansha Itzuli
Mainichi Broadcasting System Itzuli
Sumitomo Corporation Itzuli
Tōhō Itzuli
[[Kategoria:TMS Entertainmentek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Bandai Co., Ltd.ek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Kodanshak Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Mainichi Broadcasting Systemek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Sumitomo Corporationek Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Tōhōek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Sawako Noma Itzuli
Edizioa Takeshi Seyama
Bestelako lanak
Musikagilea Tsutomu Ōhashi Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Tokio
Kanpo loturak
www.bandaivisual.co.jp/akira/

Akira 1988ko Katsuhiro Otomo japoniar zinema zuzendari eta gidoigilearen animaziozko filma da. Otomo berak marraztutako izenburu bereko Akira mangan oinarritua dago. Mitsuo Iwata, Nozomu Sasaki, Mami Koyama, Taro Ishida, Mizuho Suzuki eta Tetsusho Genda ahots aktoreek bikoiztu zuten.

Filma komikiko argumentutik asko aldentzen da; batetik, istorio osoa film bakarrean sartzeko beharragatik, eta, bestetik, filma komikiaren argitalpenak amaitu baino lehenago egin zelako (komikiaren azken alea 1990ean argitaratu zen). Komikiko istorioa askoz luzeagoa eta sakonagoa da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2019. urtea. Neo Tokyo Hirugarren Mundu Gerran suntsitutako antzinako japoniar hiriburuaren hondakinen gainean eraikitako hiria da. Japonia kolapsora iristekotan dagoen herrialdea da, krisi politiko etengabeak pairatzen baititu. Zientzialari talde batek, Japoniar Armadaren aginduz, botere psikikoak gara ditzaketen pertsonak topatzeko esperimentu batean lanean dabiltza: botere psikiko horri "erabateko boterea" deitzen diote. Istorioko protagonista Kaneda izeneko gaztea da, motozale talde bateko buruzagia. Beste motozale talde batekin duten borrokaldi batean, haren lagunik onena den Tetsuok istripu larri bat jasan eta instalazio militar batera eramango dute. Bertan, zientzialariak erabateko boterearen jabea dela ohartuko dira. Baina Tetsuo ez da zientzialarien esperimentugaia izatera mugatuko, eta lasterrera munduak inoiz ikusi duen mehatxu handiena bilakatuko da.

Bikoiztaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaiak Japonierazko bikoiztaileak (1988)
Shōtarō Kaneda Mitsuo Iwata
Tetsuo Shima Nozomu Sasaki
Kei (Kay) Mami Koyama
Koronela Tarō Ishida
Ōnishi doktorea Mizuho Suzuki
Ryūsaku (Roy) Tesshō Genda
Kiyoko (5. zbk.) Sachie Itō
Takashi (26. zbk.) Tatsuhiko Nakamura
Masaru (27. zbk.) Kazuhiro Kandō
Kaori Yuriko Fuchizaki
Yamagata (Yama) Masaaki Ōkura
Kai Takeshi Kusao
Nezu Hiroshi Ōtake
Miyako Kōichi Kitamura
Inspektorea Michihiro Ikemizu
Eiichi Watanabe Tarō Arakawa
Mitsuru Kuwata Yukimasa Kishino
Yūji Takeyama Masato Hirano
Army Kazumi Tanaka
Harukiya Bartender Yōsuke Akimoto

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]