Akitaniar (antzinako herria)

Wikipedia(e)tik
Akitani» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Akitaniar herrien kokapena, gorriz aurreindoparrak, urdinez zeltiarrak.

Akitaniarrak (latinez: aquitani) edo iberoakitaniarrak, batzuetan aurreeuskaldunak ere deituak [1], erromatarren etorreraren aurretik Mendebaldeko Pirinioetan, Garonaren ezkerraldeko ertzea eta ozeano Atlantikoaren artean bizi ziren antzinako herri multzoa ziren[2].

Egungo Gaskoinia eta Ipar Euskal Herrian bizi ziren herriak ez ziren galiarrak, akitaniera bere hizkuntza zeltiarra ez zelako. Estrabonek herri hauek bereizteko etnia eta hizkuntza baino ez zuen erabili: horrexegatik adituek galiar herriekin baino erromatar Hispaniako herriekin senidetzen dituzte.[3]. Bere jainkoen eta hilobi-aztarnetan agertutako epigrafiak egungo euskararen antzekoak direnez, hainbat filologo eta hizkuntzalarien ustetan[4] akitaniera aitzineuskararekin lotura estua zuen.[5]. Gainera toponimia kontuan hartuta, Goi Erdi Aroan (III. eta XII. mendeen artean), Baskonia deituriko eskualdea egungo Gaskoinia bilakatu zen.[3]

K. a. 56 eta 55 artean, Julio Zesar Galiak konkistatu zituenean, bere ordezkaria zen Publio Lizinio Krasok akitaniarrak menderatu zituen.[6] K. a. 27 eta 28 artean, akitaniarrak matxinatu ziren eta Agripak menderatuak izan ziren. K. a. 27an Oktavio Augusto enperadoreak Galia Akitania izeneko probintzia Loira eta Pirinio artean zeuden lurraldeak administratzeko.[7]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estrabon geografoaren esanetan, akitaniarrak «eta galiar arrazako herriak ez zetozen bat bai gorpuzkeragatik eta baita mintzaturiko hizkuntzagatik ere, eta iberiarren tankera zuten». Gainera, «hogei akitaniar herri baino gehiago zenbatu dezakegu, denak ahul eta ilun».[8]

Akitaniarrek abeltzaintza (ardiak, behiak eta zaldiak) zuten bizimodua. Pirinioetako biztanleek Iberiar penintsulatik transhumantzia egiteari ekin bazioten ere, Gaskoinian bizi zirenek gari-laborantza ezagutzen zuten. Chalosse eskualdean, egungo Akizeren inguruan, bizi ziren tarbeliek burdina ez ezik zilarra eta urrea ere lantzen zituzten.

Erromatarrak iritsi baino lehen akitaniarrek ez zuten batasun politikoa, hala ere arriskua sentitzean izatezko sentimendu sendo bat zuten. Posidonio Apameakoak[9] eta Julio Zesarrek[10][2] iberiar herriekin galiarrekin baino lotura estuagoa zutela esan zuten. Ideia hauek euskoiberismo izeneko teoria sortu zuten, egun Pere Bosch,[11] Caro Baroja[12] edo Gerhard Bährren[13][3] lanei esker erabat baztertuta dagoena.

Gerhard Rohlfsen ustetan, akitaniera bere hizkuntza, Aragoiko Pirinioetan erabilia, baskoi eta galiarren arteko bitartekoa zen.[3][14] Besteek, berriz, hizkuntza biak senidetu zituzten.[3][15]

Venceslas Krutaren ustetan, akitaniar herriak berant zeltartatuak izan ziren, agian k. a. III. mendetik aurrera[16].

Akitaniar herri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta eskualdea Novenpopulania edo bederatzi herriak izena hartu, herrien zenbaki zehatza ezezaguna da (Estrabonen ustetan hogei baino gehiago omen ziren[8]). Hona hemen nagusiak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azken hitz honek arkeologoek erabilia da Pirinioetako alde bitan zeuden biztanle guztiak izendatzeko, adibidez: Marie-Véronique Bilbao, Practiques funéraires au Premier Age du Fer
  2. a b Textes des Anciens sur Aquitania
  3. a b c d e   Rohlfs, Gerhard (1977), Le Gascon : Études de philologie pyrénéenne, Verlag Max Niemeyer, 252. orrialdeak, ISBN 978-3-484-52025-7 .
  4. Luchairek (1877) lehendabizikoz, gero Schuchardtek (1923), Meyer-Lübkek (1924) edo Koldo Mitxelenak babestuta
  5.   Trask, Larry (1996), The History of Basque, Londres: Routledge, 480. orrialdeak, ISBN 978-0-415-13116-2 .
  6.   Syme, Ronald (1980), «The Sons of Crassus», Latomus (39): 403–408 .
  7.   Caro Baroja, Julio (1985), Los vascones y sus vecinos, Donostia: Txertoa, 129. orrialdea, ISBN 84-7148-136-7 .
  8. a b   Estrabon, Geōgraphiká, IV .
  9. Les textes antiques
  10. Julio Zesarren "De Bello Gallico" liburua honela hasten da: «Gallia est omnis divisa in partes tres, quarum unam incolunt Belgae, aliam Aquitani, tertiam qui ipsorum lingua Celtae, nostra Galli appellantur. Hi omnes lingua, institutis, legibus inter se differunt. Gallos ab Aquitanis Garumna flumen».
  11.   Bosch-Gimpera, Pedro (1925), «La Prehistoria de los Iberos y la Etnologia Vasca», RIEV XVI .
  12.   Caro Baroja, Julio (1942), Observaciones sobre la hipótesis del vascoiberismo considerada desde el punto de vista Histórico .
  13.   Bähr, Gerhard (1948), Baskisch und Iberisch, Linguistica vasca : folletos, 2, Darracq, 119. orrialdeak .
  14. a b Aitzineuskara edo protoeuskararen Euskal Tribuak Rohlf-ko mapa toponimikoa
  15.   Luchaire, Achille (1973), Études sur les idiomes pyrénéens de la région française, Geneva: Slatkine .
  16.   Kruta, Venceslas (2000), Les Celtes, Histoire et Dictionnaire, Bouquins, Paris: Éditions Robert Laffont, ISBN 2-7028-6261-6 .
  17. Akitaniako gobernua: Antzinako Akitaniako mapa
  18. Hipotesi honen arabera, « enautsi » aditz erroa eta - « (k)ara » atzizkia lotzean «enauskara» hitza lortzen dugu ("berba egiteko era" esan nahi duena)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]