Akitania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Akitania
Frantziako eskualdea
Bandera Regió Aquitània.png
Rimex-France location Aquitaine.svg
Prefektura Bordele
Departamenduak Dordoina
Gironda
Landak
Lot-et-Garona
Pirinio Atlantikoak
Gobernua
- Presidentea
- Prefeta

Alain Rousset ((PS))
Eremua
- Guztira

41.308 km²
Biztanleria (2004)
- Guztira
- Dentsitatea

3.049.000
70 bizt/km²
Azpibanaketak
- Barrutiak
- Kantonamenduak
- Udalerriak

18
235
2.296
Eskualdeko Kontseiluaren webgunea

Akitania[1][2] (frantsesez Aquitaine, okzitanieraz Aquitània) Frantziako hego-mendebaldeko eskualdea da. Ipar Euskal Herriaren eskualde administratiboa da eta Okzitaniako lurraldea ere bada. Bost departamenduk osatzen dute eta prefektura Bordelen dago. 41.308 km²-ko azalera dauka eta 3.049.000 biztanle (70 biz./km², 2004).

Izenaren jatorria Akitania erromatarretik datorkio (Aquitania latinez), Erromatar Inperioko probintzia. Gutxi gorabehera oraingo Akitania antzinako Akitaniako mendebaldea da.

Gaurko Akitania ez da lurralde naturala Gaskoinia eta Guienaren zatiak eginda baita, Bordele hiriaren alde.

Departamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dordoina (24): 407.000 biztanle (2008).
  2. Gironda (33): 1.417.000 bz.
  3. Landak (40): 364.000 bz.
  4. Lot-et-Garona (47): 322.000 bz.
  5. Pirinio Atlantikoak (64): 638.000 bz.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bordele: 235.178 biztanle (2007).
  2. Paue: 84.978 bz.
  3. Mérignac: 66.002 bz.
  4. Pessac: 57.851 bz.
  5. Baiona: 44.498 bz.
  6. Talence: 40.940 bz.
  7. Angelu: 37.934 bz.
  8. Agen: 33.863 bz.
  9. Mont-de-Marsan: 30.212 bz.
  10. Périgueux: 29.416 bz.
  11. Villenave-d'Ornon: 29.339 bz.
  12. Bergerac: 27.601 bz.
  13. Saint-Médard-en-Jalles: 27.243 bz.
  14. Biarritz: 26.828 bz.
  15. La Teste-de-Buch: 24.616 bz.
  16. Libourne: 23.471 bz.
  17. Villeneuve-sur-Lot: 23.436 bz.
  18. Le Bouscat: 23.334 bz.
  19. Gradignan: 23.096 bz.
  20. Cenon: 22.732 bz.
  21. Akize: 20.860 bz.
  22. Lormont: 20.636 bz.
  23. Arcachon: 11.679 bz.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, baina euskara eta okzitaniera (gaskoia) ere mintzatzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioko Akitania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar inperioko probintziatzat zeukaten Akitania

Erromatarrek, Augustok hain zuen, Galia banatu zuten lau lurraldeetarik bat Akitania izan zen. Lurralde haren mugak hauek izan: Poitu, iparraldean; Garona ibaia, ekialdean; Pirinioak, hegoaldean eta Bizkaiko golkoa, mendebaldean. Erromatarren kolonizazio garaian honako tribuak aipatzen ziren lurralde zabal hartako biztanleen artean: ausci (Auch), tarusates (Tartas), tarbelii (Akize), sibuzates (Saubusse), benearnenses (Biarno), bigerriones (Tarbe), elusates (Eauze), boates (Bordele), garites (Garona), onessii (Louchon), convenae (Saint-Bertrand-de-Commingues), consorani (Cousserans), tarusci (Ariège), aturienses (Aire), vasates (Basadois), sotiates (Soz), cocosates (Cocosa), lactorales (Lectoure) eta tolosates (Tolosa).

Aurkitu diren hizkuntz aztarnen arabera, akitaniarren hizkuntza euskararen ahaide hurbila bide zen. Honenbestean, euskarak gorde dituen aztarna zaharrenak, latinez idatziriko Akitaniako hilarrietan aurkituriko hainbat idazki izan litezke, euskarak neke handirik gabe argi ditzakeenak bestalde (Koldo Mitxelenaren arabera). Erromatarrek berek (Estrabon, Zesar) akitaniarrak galiarrengandik bereizten dituzte, hizkuntza, erakunde eta legeak desberdinak dituztela esanez eta Pirinioez bestaldeko herriekin dituzten antzekotasunak eta harremanak azpimarratuz.

Novempopulania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiako gerran Zesarren jeneralek Akitania konkistatu ondoan, Augustoren garaiko Inperioaren antolakuntza berriak Loira ibaiaren ertzeraino eraman zituen Akitaniaren mugak, akitaniarrak eta galiarrak probintzia berean sartuz. Bi herri desberdin hauen arteko gatazkek etenik ezagutzen ez zutenez, Erromako aginpideak hirutan banatzea onartu zuen IV. mendearen hasieran:

  • Aquitania prima (Avaricum: Bourges).
  • Aquitania segunda (Burdigala: Bordele).
  • Aquitania tertia edo Novempopulania (Lugdunum Convenarum: Saint-Bertrand-de-Commingues. Ausci: Auch, gero), jatorrizko lurraldea hartzen zuena, alegia.

Erromatarren indar militarra arras gutxitu zen garai horretan, kohorte bakarra zegoen Aquitania tertiako lurralde osoan, Lapurdum hirian (Baiona), hain zuzen.

406. urtetik aurrera, Hispaniako bidean zihoazela, Novenpopulaniatik igaro ziren suebiar, alano eta bandaloen inbasioen ondotik, bisigodoak azaldu ziren Inperioaren ordenaren zaintzaile, Akitaniako Tolosa eta Bordele hartuz. 419. urtean Tolosan egokitu eta erreinu godo berria sortu zuten. Novenpopulania hasieran erreinu honetatik kanpora geratu bazen ere, 461. urtean konkistatu zuten.

Garai honetatik aurrera, Aquitania prima eta secundari Akitania deitu zioten orduko kronikariek eta jatorrizko Akitaniari, berriz, Novenpopulania hasieran eta 626. urtetik aurrera batez ere, Baskonia, gero Gaskoinia bihurtzekoa.

Bisigodoen agintea 507. urtean bukatu zen, Klovis buru zuten frankoak Alarikoren osteei nagusitu ondoan. Galera honen ondoan Toledo aldera bildu ziren bisigodo guztiak, erromatarren garaiko Galia frankoen eskuetan utziz, eta bat eginda agertzen diren bi aldeetako eusko-akitaniarrek beregaintasunari eutsi zioten, godoek eta frankoek, iparralde eta hegoaldetik batera nahiz banaka eraso zituzten arren. 581ean eta geroago eraso horietan baskoien berri dugu, lehenago bagaudaen altxamenduak aipatzen baitira soilik.

Baskonia eta Akitania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akitaniako eta Baskoniako dukerriek hainbat eraso jasan zituzten 732tik 736ra, nola hegoaldetik hala iparraldetik

602. urtean Baskoniako dukerria sortu zuten frankoek, eta Pirinioez iparraldeko eusko-akitaniarrak duke franko baten mende gelditu ziren. Akitania bere baitako dinamika independente bat hartu zuen, Rhin inguruko frankoen erdigunetik urruti baitzegoen; gainera, demografikoki frankoak oso gutxi ziren. Akitania beregain geratu zen, baita Baskonia ere. Orduko kronikek Akitania eta Baskonia bereiz aipatzen dituzte, dukerri banatan.

660. urtean Tolosa Okzitaniako Felix galo-erromatar jauntxoa Akitania eta Baskoniako duke bihurtu zen, eta bere ondoren etorri ziren independente gobernatu zuten beste bost: Lupo (Lope), Oto I.a Handia, Hunald eta Waifer, azken hirurak familia-enbor berekoak. Oto I.aren garaian akitaniarren eta frankoen arteko gatazkak mikaztu egin ziren, eta Otok tentu handiz zaindu behar izan zuen bere iparraldeko muga Karlos Martel buruzagi frankoak zer egin, berarekin bake-itun bat sinatu zuen arren. 721ean, berriz, Narbonako omeiatarrek Tolosa Akitaniako hiriburua eraso zuten, baita porrot itzela ere pairatu.

Hala ere, 732an omeiatarrek Otoren armada menderatu zuten Bordeletik hurbil, eta eusko-akitaniarrek frankoen laguntza eskatu beste aukerarik ez zuten ikusi. Frankoek, Karlos Martel gidari, musulmanak gibelerarazi zituzten Poitiersko gudua irabazi ondoan (732). Hala ere, Otok ezin besteko garrantzia izan zuen gudu horretan eta, formalki frankoei men egin arren, Akitaniak zein Baskoniak burujabe jarraitu zuten funtsean. 768an Pepin Laburrak akabera eman zion burujabetza horri gerra odoltsu eta gupidagabe baten ondoren (759-768).

Karolingiarren mendeko Akitania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldunek, Karlomagnoren gudarostearen aurka, irabazi zuten Orreagako gudua (778ko abuztuaren 15ean) testuinguru honetan ulertu behar da.

824. urtetik aurrera bi zati bereizi ziren Akitaniako lurraldean: Dukerria, Garona eta Aturri ibaien artean, eta Konderria, Aturri ibai ertzetik Pirinioetara. Pepin I.a Akitaniako erregeak frankoen inperio osoaren alde egindako liskarrek Akitanian sorturiko egonezinaz baliatuta, euskaldunek erabateko askatasuna lortu zuten eta akitaniar eta frankoengandik erabat lokabe geratu ziren.

Behe Erdi Aroko Akitania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akitaniak, frankoen elkarren arteko tirabirez baliatuta, erreinuaren antzeko boterea hartu zuen X. mendean, Baskonia edo Gaskoniako Dukerria ere hartuz (1058). 1154. urtetik aurrera, Ingalaterrako erregea Akitaniako dukea (Lapurdi eta Zuberoako dukea, Ipar Euskal Herriari dagokionez) ere izan zen, Henrike II.a Plantagenet eta Akitaniako Leonor ezkondu ondoan. Ingalaterrako eta Frantziako koroak gutiziatu zuten lurraldea izanik, Akitanian jabego gatazka ugari izan ziren: Karlos VII.ak konkistatu zuen azkeneko aldiz Frantziarentzat, Castillongo gudua irabazi ondoan (1453).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akitania Aldatu lotura Wikidatan