Akitania Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Akitania Berria
Nouvelle-Aquitaine
Frantziako eskualdea
Ikurra
Armarria
Prefektura Bordele
Departamenduak Charente
Charente-Maritime
Corrèze
Creuse
Deux-Sèvres
Dordoina
Gironda
Landak
Lot-et-Garona
Pirinio Atlantikoak
Vienne
Haute-Vienne
Agintariak
 -  Presidentea Alain Rousset (PS)
 -  Prefeta Pierre Dartout
Geografia
 -  Guztira 84,061 km2
Biztanleria
 -  2012 zenbatespena 5.808.594 bizt.
 -  Dentsitatea 69 bizt./km2
Webgunea
Kontseilu Orokorra

Akitania Berria[1] (frantsesez eta ofizialki Nouvelle-Aquitaine) Frantziako hego-mendebaldean dagoen eskualde baten izena da. 2016 urteko urtarrilean jarri zen eskualdea funtzionamenduan, Akitania, Limousin eta Poitou-Charentesko eskualde ohiak batzean. Eskualdeko hiriburu edo prefektura Bordele da. Hiriburuaz gain, hiri nagusiak Baiona, Limoges, Poitiers, Paue eta Arroxela dira. Azalerari dagokionean, Frantziako eskualderik handiena da Akitania Berria.

Ipar Euskal Herria eskualde horretan dago. Eskualdeak behin-behinean Akitania-Limousin-Poitou-Charentes izena izan zuen, izen definitiboa onartu zen arte.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Departamendua Biztanleria (2013)
Bordele Gironda 243.626
Limoges Haute-Vienne 135.038
Poitiers Vienne 87.424
Paue Pirinio Atlantikoak 77.575
Arroxela Charente-Maritime 74.344
Mérignac Gironda 68.386
Pessac Gironda 60.663
Niort Deux-Sèvres 57.393
Baiona Pirinio Atlantikoak 47.492
Brive-la-Gaillarde Corrèze 46.794
Angulema Charente 41.970
Talence Gironda 41.517
Angelu Pirinio Atlantikoak 39.184

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aurrerantzean, Akitania Berria, Diario Vasco, 2016-07-13.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]