Akitaniera

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Akitaniera
UMMESAHAR inskripzioa duen hilarria. Lerga.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAkitania eta Tarraco
EskualdeaPirinioen ekialdea
Hizkuntza sailkapena
Euskal hizkuntza
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3xaq
Glottologbaliorik ez
IETFxaq

Akitaniera[1] edo eusko-akitaniera[2][3], Pirinioen bi aldeetan mintzatu zen hizkuntza hil bat da. Antzinako euskaldunek edo agian, akitaniarrek bakarrik hitz egiten zuten hizkuntza izan zen. Aztarna arkeologiko, toponimiko eta historikoek erakusten dute euskal hizkuntza bat edo batzuk izan zirela edo, zuzenean, euskararen aurrekaria izan zela[4].

Geratu diren arrasto nagusiak Antzinako Erromako sasoiko hilarrietan, estelatan zein jainko-jainkosei eskainitako inskripzioetan daude. Hor, latinez idatzitako testuen baitan, 400 bat pertsona-izen eta jainko eta jainkosen 70 bat izen ageri dira.

Erromatarren konkistaren aurretik hitz egiten zen eta Goi Erdi Arora arte iraun zuen.

Izendapenaren esanahi zehatzari dagokionez ez dago adostasunik, eta antzinako euskara, antzineuskara, eta baskonikoa hitzekin nahastuta ager daiteke[oh 1].

Pertsonen eta jainko-jainkosen izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akitanierazko izenak dituzten aztarnak Pirinioen iparraldean zein hegoaldean aurkitu dira.

Iparraldean, Novempopulania (Akitania) erromatar probintzian 400 antroponimo (pertsona izen) eta 40 teonimo (jainko- eta jainkosa-izen) aurkitu dira:

  • Antroponimoak: Belexeia, Lavrco, Borsei, Andereseni, Nescato, Cissonbonnis, Sembecconi, Gerexo, Bihossi, Talsconis, Halscotarris...
  • Teonimoak: Andosto, Baigorixo, Ilunno, Arixoni, Artahe, Ilurberrixo, Astoilunno[5], Haravsoni, Leherenno, Herauscorritsehe, Itsacurrinne, Erditse, Erge ...

Hegoaldean, egungo Nafarroa, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Errioxan, Aragoin (ikus El Forau de la Tuta) eta Sorian[6]:

Eremu hauetatik urrun, agertu dira izenak beste leku hauetan:

  • Hagenbach-en (Alsazian) erromatar garaiko piezak zituen altxor bat aurkitu zen, eta tartean, jainko-jainkosei eskainitako zilarrezko xaflak, eskaintzailearen izendunak gehienak. Horietako izen asko akitaniarrak ziren[8]: Andossus, Xembe, Xembesus[9][10] [11].
  • Ascoliko brontzea, Erroman agertu zen K.a.-tik II mendeko dokumentua da. Bertan Turma Salvitana-ko zaldunen izenak agertzen dira. Soldadu mertzenario hauek Ebro bailarako hainbat herritakoak izanik, iberierazko izenak dituzte batez ere, baina izen batzuk euskal ezaugarriak dituzte: Enneges[12], Arranes eta Arbiscar[13].
  • Sardiniako Ardara herrian. [B]ihonis [gen.], [O]rgoeta [nom.] [14].

Kataluniako Guissonatik hurbil dagoen Florejachs herrian agertu zen idazkun batean Laurbeles izena irakur daiteke[13].

Hedadura geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akitanierazko izenak aurkitu diren tokiak, eta horietako batzuk.

Akitanieratzat jotzen diren idazkun gehienak Garona Garaia inguruan topatu ziren hasieran, —hortik akitaniera deitzea antzinako hizkuntza hari—, baina ez denak. Esate baterako, honako herri hauetakoak ziren topatu ziren lehen akitanierazko idazkunak, Mitxelenak 1964an argitaratutako Textos arcaicos vascos liburuan aipatuak: Escunhau (Arango harana)[15], Saint-Béat[16], Eup[17], Arguenòs [18], Sauvaterrerre-de-Nébouzan (Poursiugues-Boucoue ondoan)[19], Gourdan[20], Ardièja[21], Saint-Aventin[22], Luishon[23], Bordèras de Loron[24], Atharratze[25], Lerga[26]... Erromatarrek Galia konkistatu zutenean, Akitania izan zen Garona ibaiaren eta Pirinioen artean zegoen lurraldea. Julio Zesarren arabera, Galiako zelten desberdinak ziren akitaniarrak, bai ohituretan bai hizkuntzari dagokionez.[27]

Akitanieraren eremua ekialderantz gutxienez Arango haraneraino eta iparralderantz gutxienez Biscarrosseraino iristen zela erakusten duten aztarna toponimikoak daude[28]. Atzizkitzat ‑os, ‑osse, ‑ons, ‑ost eta ‑oz dituzten toponimoak (Biscarrosse, Biscarrués, Bardoze, Beskoitze...) jatorri akitaniarrekoak direla uste da. Elementu horri Pirinioen bi aldeetan sendo eutsi zaio toponimian, eta hizkuntzaren jarraitutasuna adierazten du. Akitanierazko onomastika topatu egin da Pirinioetako mendebaldeko bi aldeetan, gaur egun Aragoi, Euskal Herria, Errioxa, Soria eta Gaskoiniakoak diren lurraldeetan.

Hegoalderago garai hartako euskararen aitzindaria izan daitekeen hizkuntzaren aztarnak, akitanieraren aztarnak topatu dira Soriako iparraldean, Tierras Altas delako eskualdean, Nafarroa Garaian, Errioxan.

Joakin Gorrotxategik eta Fernando Fernández Palaciosek, Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasleak, Alsaziako, Hagenbach herria[29] eta Sardiniako Ardara herria gehitu zituzten zerrendara [14].

Euskararen eta akitanieraren arteko antzekotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren garaiko Akitaniako idazkun batzuk, Latina bakarrik erabilita, nekez uler daitezke. Hitz horiek euskararekin konparatu dira.
Akitanierazko[Betiko hautsitako esteka] izenak grabatuta dituzten zilarrezko Hagenbach-eko xaflak. Spirako Palatinadoko Historia museoa.

Akitanieraren izen asko erraz ulertzen dira egungo euskaratik abiatuta.

Akitaniera Aitzineuskara Euskara
adin *adiN adin
andere, er(h)e *andere andre/andra/andere
andos(s), andox *andoś
arix *aris aritz
artahe, artehe *artehe arte
atta *aTa aita/atta
belex ?*beLe bele
bels *bels beltz
bihox, bihos *bihos bihotz
bon, -pon *boN on
bors *bors bortz
cis(s)on, gison *gisoN gizon
-c(c)o *-Ko -ko
corri, gorri *goRi gorri
hals- *hals haltza
han(n)a ?*aNane anaia
har-, -ar *aR ar
hars- *hars hartz
heraus- *herauś herauts
il(l)un, ilur *iLun il(h)un
leher *leheR leher
nescato *neśka neska, neskato
ombe, umme *unbe ume
oxson, osson *otso otso
sahar *sahaR zahar
sembe *senbe seme
seni *śeni sein
sesen zezen
-ten *-teN -ten
-t(t)o *-To -t(t)o
-x(s)o *-tso -txo,-txu

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akitanierazko hitzak dituzten idazkunen irudi gero eta gehiago[30] topa daitezke Interneten:

Ikertzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat historialari eta hizkuntzalarik ikertu dituzte akitanieraren arrastoak. XIX. mende amaieran, Achille Luchairek 1877an eta 1879an publikatu zituen bi liburutan euskara, gaskoia eta akitanieraren arteko lotura egiten du. 1892. urtean Julien Sacaze frantziarrak Inscriptions antiques de des Pyrénées[35] liburuan katalogatu zituen idazkun horiek. Gero, 1931. urtean, Raymond Lizop frantsesak, bere tesia aurkeztu zuen Tolosako unibertsitatean: Le Comminges et le Couserans avant la domination romaine, eta bertan Saint-Bertrand de Cominges-en aurkitutako inskripzioak aztertu zituen. Hain zuzen ere, herri horretan aurkitu dira orain arte akitanierazko izenak dituzten inskripzioen multzo handiena.

Koldo Mitxelenak bere obra zabalean hainbat idazlanetan berraztertu edo aipatu zituen aurreko ikerketak. 1984. urtean, Joakin Gorrotxategik bere doktore tesia aurkeztu zuen: Estudio sobre la onomastica indígena de Aquitania[36], orain arte lan garrantzitsuena. Gaur egun, akitanieraren edota aitzin-euskararen inguruko ikerketei jarraitzen zaie, adibidez, Joseba A. Lakarra, Mikel Martínez Aretaren [37][38] eta Fernando Fernández Palaciosen lanen[39] bidez.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ikusi, izen bereko atala "Euskararen historia#Izendapenaren_arazoa" artikuluan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. Gorrochategui Churruca, Joaquín. 2007. “Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el Imperio Romano”, in: M. Mayer; G. Baratta; A. Guzmán (ed.), Acta XII Congressus Internationalis Epigraphiae Graecae et Latinae, Barcelona, 629-634 or.
  3. Akitaniera, eusko-akitaniera, baskonikoa... terminoekin egon daitekeen nahasmendua hobeto ulertzeko, ikusi Euskararen historia#Izendapenaren arazoa.
  4. Trask, L. The History of Basque Routledge: 1997 ISBN 0-415-13116-2
  5. Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.2.
  6. Ikus Akitaniera Sorian artikulua.
  7. Izen hau eztabaidan dago
  8. a b (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2009). «Actualización en onomástica vasco-aquitana» Acta Palaeohispanica X: 533-537. ISSN 1578-5386..
  9. (Gaztelaniaz) ImagoPyrenaei |, por. «16. Las palmae votivas pirenaicas – Imago Pyrenaei» www.imagopyrenaei.eu (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  10. Gorrotxategi, Joakin; Igartua, Iván; Lakarra, Joseba A.. (2018). "Euskara Antzinatean" In: Euskararen historia. (1. goa. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 267 or. ISBN 978-84-457-3433-9. PMC 1077574995. (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  11. (Gaztelaniaz) Gorrotxategi, Joaquín. (2003). «Las placas votivas de plata de origen aquitano halladas en Hagenbach (Renania-Palatinado, Alemania)» Aquitania 19: 25-47..
  12. (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2013). Notas acerca de la extensión, itensidad y cronología del vascuence peninsular antiguo.. , 553-565 or. ISSN 1578-5386..
  13. a b (Gaztelaniaz) Fernández Palacios, Fernando. (2010). «Casos y cosas peninsulares relacionadas con la denominada onomástica "vasco-aquitana"» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua 10: 363-378. ISSN 1578-5386..
  14. a b Fernando Fernández Palacios "Actualización en onomástica vasco-aquitana"
  15. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.1.
  16. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.2.
  17. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.3.
  18. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.4.
  19. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.5.
  20. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.6.
  21. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.7.
  22. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.8.
  23. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.9.
  24. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.10.
  25. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.11.
  26. Koldo Mitxelena (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. (1964). § 1.12.
  27. Julio Zesar. Commentarii de bello Gallico, I, 1.
  28. (Katalanez) «Inscripcions aquitanes» eorduna.awardspace.info (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  29. Joakin Gorrotxategi, 2003: “Las placas votivas de plata de origen aquitano halladas en Hagenbach (Renania-Palatinado, Alemania)”, Aquitania 19, 2003, 25-47 or.
  30. (Katalanez) «Inscripcions aquitanes» eorduna.awardspace.info (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  31. Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.1.
  32. Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.11.
  33. Koldo Mitxelena. (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. § 1.8.
  34. Koldo Mitxelena. (Gaztelaniaz) Textos arcaicos vascos. § 1.12.
  35. (Frantsesez) Sacaze, Julien (1847-1889) Auteur du texte. (1892). Inscriptions antiques des Pyrénées / par Julien Sacaze,... ; Avant-propos, par M. Albert Lebègue,.... (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  36. (Gaztelaniaz) Gorrochategui Churruca, Joaquín. (1984). Onomástica indígena de Aquitania. Servicio Editorial Universidad del País Vasco y la colaboración de Universidad de Salamanca, Secretariado de Publicaciones e Intercambio Científico ISBN 84-7585-013-8. PMC 14272684. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  37. «Mikel Martínez Areta | University of the Basque Country, Euskal Herriko Unibertsitatea - Academia.edu» ehu.academia.edu (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  38. (Ingelesez) «(PDF) Indagaciones intergeneracionales en la antroponimia aquitana / Intergenerational inquiries into the Aquitanian anthroponymy» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  39. Fernando Fernández Palacios "Actualización en onomástica vasco-aquitana"

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Astrain Nuñez, Luis. 2004. (Gaztelaniaz) El euskera arcaico. Extensión y parentescos. Tafalla: Txalaparta. ISBN 8481363006
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; Igartua, Ivan; eta Lakarra, Joseba A. (arg.). 2018. Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Aleak, euskaraz, 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan) ISBN: 978-84-457-3433-9.
  • Beltrán 1986: F. Beltrán Lloris, (Gaztelaniaz) “Epigrafía y onomástica de las Cinco Villas”, in: Actas de las I Jornadas de Estudio sobre las Cinco Villas, Zaragoza, 1986, 53-93.
  • Espinosa y Usero 1988: U. Espinosa y L. M. Usero, (Alemanez) “Eine Hirtenkultur im Umbruch; Untersuchungen zu einer Gruppe von Inschriften aus dem conventus Caesaragustanus (Hispania Citerior)”, Chiron 18, 1988, 477-504.
  • Fernando Fernández Palacios. (Gaztelaniaz) "Actualización en onomástica vasco-aquitana".
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 1984: (Gaztelaniaz) Estudio sobre la Onomástica Indígena de Aquitania, Bilbao 1984.
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 1993: (Gaztelaniaz) “Onomástica Indígena de Aquitania: adiciones y correcciones I (OIA Add. I)”, in Festschrift für Jürgen Untermann zum 65. Geburstag, Innsbruck 1993, 145-55.
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2003: (Gaztelaniaz) “Las placas votivas de plata de origen aquitano halladas en Hagenbach (Renania-Palatinado, Alemania)”, Aquitania 19, 2003, 25-47.
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2004: (Gaztelaniaz) “Las raíces lingüísticas de Navarra”, in: R. Jimeno y J. C. López-Mugartza (editoreak.), Vascuence y romance. Ebro-Garona, un espacio de comunicación, Pamplona, 2004, 105-22.
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2006: (Gaztelaniaz) “Onomástica vascona y aquitana: elementos para el conocimiento de la Historia Antigua de Navarra”, in: J. Andreu (ed.), Navarra en la Antigüedad: propuesta de actualización, Iruñea, 2006, 111-36.
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2007: (Gaztelaniaz) “Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el Imperio Romano”, en: M. Mayer et al. (editoreak), XII Congressus Internationalis Epigraphiae Graecae et Latinae Bartzelona, 2007, 629-34.
  • Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2015. "Akitaniera eta euskara", Hemen: Fernández, Beatriz eta Salaburu, Pello: Ibon Sarasola, Gorazarre. Honatge, Homenaje. EHU. ISBN: 978-84-9082-097-1
  • A. Luchaire 1876-77: A. Luchaire, (Frantsesez) “Les origines linguistiques de l’Aquitaine”, Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Pau , 1876-77, 349-423.
  • Koldo Mitxelena 1954: L. Michelena, (Gaztelaniaz) “De onomástica aquitana”, Pirineos 10, 1954, 409-458.
  • Koldo Mitxelena 1961: L. Michelena, (Gaztelaniaz) “Los nombres indígenas de la inscripción hispanorromana de Lerga”, Príncipe de Viana 82-83, 1961, 65-74.
  • Orduña Aznar, Eduardo. (Katalanez) Llengües paleohispàniques no indoeuropees . (ikusia: 2021-02-08)
  • G. Piras 2004: G. Piras, (Italieraz) “Un miles della cohors III Aquitanorum in un’iscrizione funeraria proveniente da Ardara (Sassari): nota preliminare”, L’Africa romana 15, 2004, 1543-1556.
  • Sacaze, Julien. Inscriptions antiques de des Pyrénées. Tolosa, 1847-1889: Online irakurgai hemen: https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k1420973p/f19.item
  • Velaza 1995: J. Velaza, (Gaztelaniaz) “Epigrafía y dominios lingüísticos en territorio de los Vascones”, in: F. Beltrán (ed.), Roma y el nacimiento de la cultura epigráfica en Occidente, Zaragoza 1995, 209-18.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]