Akiyama Nobutomo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Akiyama Nobutomo
Akiyama nobutomo.jpg
Bizitza
Jaiotza Kai probintzia1531
Herrialdea  Japonia
Heriotza Mino probintzia1575eko abenduaren 23a (43/44 urte)
Lanbidea
Lanbidea Samuraia

Akiyama Nobutomo (秋山 信友?, 1531-1575eko abenduak 23) Takeda klanaren zerbitzura egon zen zerbitzari bat izan zen, klaneko buruzagiak, lehenik Takeda Shingen, eta, ondoren, Takeda Katsuyori izan zirenean.

Nobutomok, parte-hartze nabarmena izan zuen 1547an, Ina barrutiko guduan, Takeda Shingenen alde borrokatuz, eta, beraz, Ina barrutiaren iparraldeko zatia eman zioten sari bezala, gaur egun, Naganoko Kamiina barrutian kokatua dagoena. Bere lana, ia erabat, egitura militarren defentsan egin zuen, Takato gaztelua eta Iida gaztelua kasu. Takeda no Mogyu (japonieraz 武田の猛牛, literalki, "Takedatarren zezen haserretua") ezizena zuen. Diplomatiko bezala ere aritu zen 1568an, Oda Nobunagaren semea zen Oda Nobutada eta Takeda Shingenen alabaren arteko ezkontzara Shingenen ordezkari bezala bidalia izan zenean, Gifu gaztelura.

Iida gaztelua babestea eta Mino probintziako kanpaina enkargatu zitzaion ondoren, non, 1573an Iwamura gaztelua arrakastaz hartu zuen, Toyoma Kageto, gaztelua defendatzen zuena zena, bat batean hil zenean. Eta, beraz, Lady Toyamak, Kagetoren alarguna eta Nobunagaren izeba zenak, bake hitzarmen bat sinatu eta berarekin ezkondu zen. Une honetatik aurrera, Nobutomok, gaztelu honetan ezarri zituen Mino probintziaren aurkako bere defentsa nagusiak.

Shingen hil ondoren, Nobutomok, Katsuyori eta honen kanpainen alde egiten jarraitu zuen, baina, 1575ean Katsuyorik Nagashinoko guduan porrot egin ondoren, Nobutomo, aliaturik eta babesik gabe geratu zen. Oda Nobutadak gazteluari eginiko setio luzearen ondoren, Nobutomok, gazteluaren jabetza, azarorarte mantendu ahal izan zuen, Nobunagak bere armada nagusia bidali zuenean. Nobutomok, itun bat egin nahi izan zuen Nobunagarekin bere errendiziorako, baina Nobunagak ez zuen akordio hori bete, eta bere emaztearekin batera exekutarazi zuen, Nagara ibaian gurutziltzatuak izan zirelarik.