Edukira joan

Akronimo errekurtsibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Akronimo errekurtsiboan akronimoa osatzen duten hizkiak akronimoko hitz batean oinarritzen dira. Hau da, letretako batek akronimo bera adierazten du, eta horrek, askotan, siglek proiektuaren esanahia erakutsi beharrean, hautu estilistiko baten mesedetan eraikitako hitza izatea dakar.

Maiz erabiltzen da kode irekiko software-proiektuen izendapenetan; bere filosofia dela eta, proiektuak izendatzeko dituzten modu apetatsuen ondoriotzat hartzen da.

Marka baten gisara, akronimoa berez ez da hitz bat, eta beraz, haren esanahia erabiltzen dutenen araberakoa da. Ez dago akronimoak sortzeko unean irizpideak ezartzen dituen araurik; beraz, ez dago eragozpenik akronimoaren sortzaileak akronimo errekurtsiboa sortzeko.

Akronimo errekurtsiboen adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatikako adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akronimo errekurtsibo baten adibiderik ezagunena GNU da, «GNU's Not Unix», ‘GNU ez da Unix’.[1] Ikus daitekeenez, G sigla errekurtsiboa da, akronimoa bera baita.

Beste adibide batzuk:

  • Lame-k «Lame, Ain't an MP3 Encoder» esan nahi du.[2]
  • XNA, Microsoft-en bideo-jokoak garatzeko tresnak, «XNA (is) Not Acronimed» esan nahi du.[3]
  • Winek «Wine is not (an) emulator» esan nahi du.[4]
  • PNGk, hasieran, «PNG's Not GIF» esan nahi zuen, baina orain «Portable Network Graphics» da.[5]
  • JOE, ordena-lerroko testu-editoreak, «Joe's Own Editor» esan nahi du.
  • Pine-k, «Pine Is Not Elm» esan nahi du (biak, Pine eta Elm, UNIX inguruneetarako testu moduko posta elektronikoko bezeroak dira).[6]
  • Nagios-ek, «Nagios Ain't Gonna Οon Sainthood» esan nahi du.

Kasu batzuetan, akronimo erregular batetik errekurtsibo batera igaro da. Kasu hauetan akronimo errepikatuaren ezaugarriak ere gehitzen dira. Adibidez:

  • RPM, «RedHat Package Manager» izatetik «RPM Package Manager» izatera igaro zen.[7]
  • PHP, «Personal Home Page» izatetik «PHP Hypertext Preprocessor» izatera igaro zena.[8]

Kasu konplexuago bat Hurd-ena da, bi akronimo bihurri dituena:

  • Hurd: «Hird of Unix-Replacing Daemons»; «Hird» da «Hurd of Interfaces Presenting Depth».[9]

Akronimo errekurtsibo ez-ofizialen kasua ere bada, hala nola Microsoft-en bilaketa-motorra, Bing, herri-sinesmenak «Bing Is Not Google» siglak direla dioena.[10]

Beste kasu berezi bat UIRA da, «UIRA isn't (a) recursive acronym» esan nahi duena (UIRA ez da akronimo errekurtsiboa), baieztapen faltsua.

Enpresa munduko adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • VISA «Visa International Service Association».
  • Saab «Saab Automobile Aktiebolaget» (Saab automobil/aeroplano sozietate anonimoa esan nahi du suedieraz).
  • OIL «Oil India Limited».[11]

Fikzioko adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Twin Peaks telesailean, Laura Palmer bere nemesia, Bob, akronimo errekurtsibo bat dela ohartarazten da: «Beware of Bob» (kontuz Bob-ekin).[12]
  • NEAR «Near Earth Asteroid Rendezvous». Espazio-misio bat izan zen (Discovery programako lehena), zunda bat Lurretik gertuko asteroide batera bidali zuena. Horrez gain, NEAT «Near Earth Asteroid Tracking» Lurretik gertu igaro daitezkeen eta gure planeta urdinarekin talka egin dezaketen asteroideak atzemateko pentsatutako programa ere existitzen da.
  • STOP «Stop Trafficking of Persons». Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren aurkako nazioarteko erakunde humanitarioa da.[13]

Akronimo errekurtsiboen sorkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akronimo errekurtsiboak bi modu ezberdinetan eraikitzen dira:

  1. Ahoskatzeko erraza den akronimo bat aukeratzen da, adibidez: AEST «Akronimo Errekurtsiboen Sormen Taldea».
  2. Akronimo horri aurrealdean letra bat gehitzen zaio, ahoskagarritasunean pentsatuta (eta, onenean, esanguratsua) eta horrela hitz bat sortzen da. Adibidez, S duen luzapen batek SAEST-a sortzen du.
  3. Hasierako lehen hitz gisa sigla osoa erabiltzen da. Honek SAEST «SAEST Akronimo Errekurtsiboen Sormen Taldea» akronimo errekurtsiboa sortzen du.
  1. Lehendik existitzen den hitz egoki bat aukeratzen da, adibidez: MOTZ.
  2. Lehenengo letra hasierako laburdura gisa nabarmentzen da: Motz.
  3. Hitzaren bigarren letratik hasita, letra bakoitzari hitz bereizi bat bilatzen zaio; adibidez, «Motz Obra Teknikoen Zerbitzua».

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Visión general del sistema GNU - Proyecto GNU - Free Software Foundation» www.gnu.org (kontsulta data: 2022-12-31).
  2. «LAME MP3 Encoder :: About» lame.sourceforge.io (kontsulta data: 2022-12-31).
  3. (Ingelesez) Archiveddocs. «Gaming» learn.microsoft.com (kontsulta data: 2022-12-31).
  4. Isaac; Isaac. (2018-06-19). «Winepak Zer gertatzen da Wine, bideojokoak eta Flatpak nahasten baditugu?» Linux Adictos (kontsulta data: 2022-12-31).
  5. «PNG (Portable Network Graphics) Home Site» www.libpng.org (kontsulta data: 2022-12-31).
  6. «Pine Is Not Elm» TheFreeDictionary.com (kontsulta data: 2022-12-31).
  7. «rpm.org - Home» rpm.org (kontsulta data: 2022-12-31).
  8. «PHP: General Information - Manual» www.php.net (kontsulta data: 2022-12-31).
  9. «Hird of Unix-Replacing Daemons» TheFreeDictionary.com (kontsulta data: 2022-12-31).
  10. (Ingelesez) «Is it true that Bing search engine stands for “because it’s not Google?”» Quora (kontsulta data: 2022-12-31).
  11. «Oil India Limited | Govt. of India Enterprise | Oil Company in India» Oil India Limited (kontsulta data: 2022-12-31).
  12. (Ingelesez) «BOB» Twin Peaks Wiki (kontsulta data: 2022-12-31).
  13. (Ingelesez) «Stop Trafficking of People | Stop Trafficking Of People - STOP» STOP Live Website (kontsulta data: 2022-12-31).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]