Edukira joan

Aksenia Poselskaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aksenia Poselskaia
Bizitza
JaiotzaQ20017416 Itzuli, 1924ko abenduaren 24a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaJakutsk, 1983 (58/59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria

Aksenia Vasilievna Poselskaia[1] (sakheraz eta errusieraz: Аксения Васильевна Посельская; Melzhekhsi, 1924ko abenduaren 24aJakutsk, 1983) sobietar-errusiar ballet dantzari eta dantza irakasle jakuta izan zen.

1924ko abenduaren 24an jaio zen Melzhekhsi herrian, Txuraptxako barrutian, Jakutiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoan. 1941ean dantza klasikoa ikasten hasi zen Ivan Kareninen zuzendaritzapean. Olga Zimina eta Sergei Vladimiroven eskutik ere ikasi zuen Jakutskeko Musika eta Arte Eskolako koreografia sailean.[2] 1942an, berak lan egiten zuen Jakutiako Estatu Antzokia Jakutiako Musika eta Drama Antzoki bihurtu zen, eta urriaren hasieran, antzokiak bere lehen saioa antolatu zuen, Bigarren Mundu Gerran Alemania naziaren aurkako borrokari eskainitakoa.[3]

1944ko irailean, Jakutiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoko Arte Sailak hainbat artista hiri handietara ikastera bidaltzea erabaki zuen. Aksenia Poselskaia Bolxoi antzokiko Koreografia Eskolara joan zen ikastera, eta han Nikolai Tarasov Errusiako SESFko Meritu Oneko Artistaren gidaritzapean ikasi zuen. 1947ko ekainaren 29an, lehen ballet jakuta, Lore basatia, estreinatu zen Jakutiako Musika eta Drama Antzokian.[4]

Semion Siulski Jakutiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoko Hezkuntza sailburuarekin ezkonduta zegoen, eta haien alaba, Natalia Poselskaia, ballet dantzaria izan zen baita ere.[5] 1952ko maiatzetik 1953ko irailera, Aksenia Poselskaia bere senarra hiltzeaz susmatzen zuten arrazoirik gabe. Amnistiaren ondoren, denbora batez Txuraptxako barrutian irakatsi zuen. 1956an, baletera itzuli zen eta Jakutiako Musika eta Drama Antzokian lan egin zuen. 1960tik 1964ra antzoki bereko ballet taldeko lehen irakasle laguntzaile gisa jardun zuen. 1959tik 1961era, praktikak egin zituen Moskuko Stanislavski eta Nemirovitx-Dantxenko Musika Antzokian.[3]

1958ko urtarrilaren 15ean, Lan Bikainaren Domina jaso zuen.[6]

2011ko irailaren 9az geroztik, Jakutiako Koreografia Eskolak Aksenia eta Natalia Poselskaiaren omenezko izena darama.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2026-01-28).
  2. (Errusieraz) Баллыева, Надежда. «Становление и развитие хореографического образования в Республике Саха (Якутия)» Информио 2014-10-31 (kontsulta data: 2026-01-28).
  3. 1 2 (Errusieraz) «Якутский балет в годы Великой Отечественной войны: Аксения Васильевна Посельская» Министерство культуры и духовного развития Республики Саха (Якутия) 2020-05-08 (kontsulta data: 2026-01-28).
  4. (Errusieraz) Корякина, Варвара. «Первый Полевой Цветок якутского балета» Проза.ру 2018-07-12 (kontsulta data: 2026-01-28).
  5. 1 2 (Errusieraz) «Имя в истории. Космос Натальи Посельской» SakhaNews 2025-04-12 (kontsulta data: 2026-01-28).
  6. (Errusieraz) «Указ Президиума Верховного Совета СССР от 15 января 1958 года «О награждении орденами и медалями СССР работников литературы и искусства Якутской АССР»» Издание Верховного Совета СССР 2: 145-176. 1958-02-31 (kontsulta data: 2026-01-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]