Aksu Hiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aksu Hiria
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
PrefekturaAksu prefektura
Izen ofiziala 阿克苏市
Posta kodea 843000
Herriburua Q14122353 Itzuli
Geografia
Koordenatuak 41° 09′ 59″ N, 80° 15′ 00″ E / 41.166389°N,80.25°E / 41.166389; 80.25Koordenatuak: 41° 09′ 59″ N, 80° 15′ 00″ E / 41.166389°N,80.25°E / 41.166389; 80.25
Aksu Hiria hemen kokatua: Txina
Aksu Hiria
Aksu Hiria
Aksu Hiria (Txina)
Location of Aksu within Xinjiang (China).png
Azalera 14449.77 km²
Demografia
Biztanleria 535.657 bizt. (2010)
Dentsitatea 37,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 997
Ordu eremua UTC+08:00
Matrikula 新N
www.akss.gov.cn/

Aksu Hiria (uigureraz: ئاقسۇ, Aqsu; txinera sinplifikatuz: 阿克苏市; pinyineraz: Ākèsù shì) Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoko hiri bat da, Aksu prefekturan kokaturik dagoena. Antzinako Gumo hiria zegoen tokian eraiki zen.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tian Shan mendilerroaren periferian kokaturik dago, Tarim arroaren ipar-mendebaldean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima oso gogorra da, basamortu kontinentaleko muturreko klima hain zuzen ere.

Datu klimatikoak (Aksu (1971−2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 7.3 13.7 25.0 34.5 35.0 37.0 39.6 38.4 34.2 28.0 20.2 9.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −0.9 4.6 12.9 21.9 26.6 29.6 31.2 30.2 25.9 18.9 9.1 0.8 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -7.8 -2.2 6.3 14.7 19.2 22.1 23.8 22.5 17.8 10.3 1.8 -5.5 10.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −13.3 −7.8 0.1 7.6 12.1 14.8 16.6 15.6 10.8 3.7 −3.1 −10.0 3.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −25.2 −24.4 −10.9 −3.1 2.7 6.0 8.7 8.3 1.4 −4.5 −12.9 −23.4 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1.6 2.4 3.5 2.5 8.9 14.0 16.0 14.1 6.2 2.3 0.5 2.4 74.4
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 2.3 2.2 1.6 1.5 3.1 5.3 6.6 6.3 3.3 1.1 0.7 1.9 35.9
Iturria: Weather China

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gumo hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinatarren Han dinastiatik hasi (K.a. II. mendea) eta Tang dinastiararte (X. mendea) Gumo edo Kumo (姑墨) izenarekin ezagutu izan zen[1] Nan erresumako hiriburua. Han liburuan Gumo erresuma bat zela esaten da eta 3.500 etxalde zituela. 24.500 biztanle zituen, hauetatik 4.500 pertsona ziren armak hartzeko gai. Kobrea, burdina eta orpimenta ekoizten zituen[2].

Tang dinastiaren garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xuanzang erromes txinatarrak hiria bisitatu zuen 629 urtean. Baluka izena eman zion eta Sarvastivada eskolako hamarnaka monasterio budista zeudela aipatzen du, hauetan mila monje baino gehiago biltzen ziren. 300 kilometro ekialdera zegoen Kucha erresuman ikusiak zituen ohitura, lege, idazkera, klima eta produktu berak aurkitu zituen. Hizkuntza ordea pixka bat desberdina zen. Kotoi eta kalamuzko erropak egin eta esportatzen zituztela ere esaten du[3].

VII eta IX. mendeen artean eremu guztia kontrolatzeko hiru inperioren arteko borrokak izan ziren, alde batetik Tang dinastiako txinatarrak, bestetik tibetarrak eta azkenik uigurrak. Hori dela eta, hiria sarritan aldatu zen eskuz. Tibetarren 670 urtean Gumo setiatu eta hartu zuten eta 692an txinatarrek berreskuratu zuten. 717 urteko abuztuaren 15ean arabiar-tibetar-turkiar armadak Gumo eta Turfan batera erasotu zituen baina Tang Jiahui jeneralaren tropa txinatarrek irabazi zuten borroka[4]. IX. mendean Txina barnean gertaturiko An Lushan matxinadak nabarmen ahuldu zuen inperioa eta mendebaldeko lurren kontrola bertan behera utzi behar izan zuen. Orduan tibetarren eta uigurren arteko lehia sortu zen Tarim arroan. Uigurren eskuratu zuten Gumo eta izen berria eman zioten, Aqsu ("ur zuria"). Tang dinastiaren garaian Zetaren Bidea Gumotik igarotzen zen eta oparotasun eta aberastasun handiak ekarri zizkion.

Mongolen aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1207 eta 1208 artean Genghis Khan enperadore mongolaren menpe gelditu zen eta 1220 urtean Mangalai erresumaren hiriburua bihurtu zen. Ondoren Txagatai Khanerriak eskuratu zuen eta XIV. mendean khanerriaren gainbehera iritsi zenean turkiar eta mongoliar gerra jauntxoen eskuetan egon zen Aksu. 1500 urtean Yarkant inperio uigurrak kontrolatzen zuen eskualdea.

Azken mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen hasieran txinatar musulmanak ziren nagusi Aksu hirian. 1864-1877 urteen artean Yaqub Beg jeneral turkiarraren armadak eskuratu zuen, Dungan matxinada ezagutzen den gertaerak Tarim arroa menperatzea zuen helburu. Txinatarrek ordea matxinada garaitu zuten[5].

Francis Younghusband esploratzaile britainiarrak 1887 urtean Pekinetik Indiarako bidean Aksun geldialdia egin zuen. "Pekindik atera zenetik aurkitutako hiri handiena zela esan zuen, 20.000 biztanle zituela eta hauetaz gain 2.000 soldadu ere bai. Bazar handiak eta ostatuak ugari zeuden eta bidaiariak eta merkatariak asetzeko haina"[6].

XX. mendean uigurren matxinadak izan ziren; 1933 urtean Isma'il Beg izan zen matxinatu zena[7] eta 1945 urtean Ili matxinada gertatu zen. Gatazkak oraindik jarraitzen du, 2010 urtean bonba atentatu bat izan zen Aksu hirian.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki uigurren eremua izan bada ere, 1950. hamarkadatik aurrera Gobernu Zentralak bingtuan nekazal etxetan lan egiteko Han txinatarren inmigrazioa sustatu zuen eta 1998 urtean gehiago ziren txinatarrak uigurrak baino[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bailey, H. W. (1985) Indo-Scythian Studies being Khotanese Texts Volume VII. Cambridge University Press.
  2. Hulsewé, A. F. P. and Loewe, M. A. N. (1979) China in Central Asia: The Early Stage 125 BC – AD 23: an annotated translation of chapters 61 and 96 of the History of the Former Han Dynasty E. J. Brill, Leiden. 162 or..
  3. Li, Rongxi (1996) The Great Tang Dynasty Record of the Western Regions Numata Center for Buddhist Translation and Research. Berkeley, California..
  4. (Ingelesez) Guides, Insight (2017-04-01) Insight Guides Silk Road (Travel Guide eBook) Apa Publications (UK) Limited ISBN 9781786716996 . Noiz kontsultatua: 2019-10-29.
  5. (Ingelesez) Accounts and Papers of the House of Commons Ordered to be printed 1871 . Noiz kontsultatua: 2019-10-29.
  6. Younghusband, Francis Edward (1896) The heart of a continent : a narrative of travels in Manchuria, across the Gobi Desert, through the Himalayas, the Pamirs, and Chitral, 1884-1894 New York : Scribner . Noiz kontsultatua: 2019-10-29.
  7. (Ingelesez) Forbes, Andrew D. W. (1986-10-09) Warlords and Muslims in Chinese Central Asia: A Political History of Republican Sinkiang 1911-1949 CUP Archive ISBN 9780521255141 . Noiz kontsultatua: 2019-10-29.
  8. Stanley W. Toops (2004) The Demography of Xinjiang In S. Frederick Starr (ed.). Xinjiang: China's Muslim Borderland. Routledge 256–257. or. ISBN 978-0765613189.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]