Aktina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aktina G


Aktina zelula muskularretan dagoen proteina da, miosinarekin batera muskulu-uzkurdura eragiten duena.

Horretaz gain, zelula guztien zitoeskeletoaren mikrofiruetako osagai nagusia da. Mikrofiruak aktinaren harizpiak dira, zelularen barne-mugikortasunarekin zer ikusi handia dutenak.

Bi aktina mota daude: G eta F. Azken honek polimeroak eratzen ditu, mikrofiruetan -hain zuzen ere- egoten direnak.

Muskulu-uzkurdura aktinaren harizpiak mugitu eta miosinaren harizpien artean kokatzen direnean gertatzen da. Prozesu hau burutzeko ATPa hidrolizatu behar da, energia askatuz. Aktinak eta miosinak, biek ala biek, jarduera ATPasikoa dute, hots, ATP hidrolizatzeko gaitasuna. Muskulu-uzkurduraren prozesuan magnesio eta kaltzio ioiek ere parte hartzen dute.

Zelula muskularretan aktina proteina guztien %25 inguruko proportzioan dago. Gainontzeko zeluletan, batez beste, %10eko proportzioan besterik ez.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aktina Aldatu lotura Wikidatan