Aktualismo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hutton Unconformity, Jedburgh.jpg

Zientziaren filosofian, aktualismoa edo uniformismoa, gaur egungo behaketa zientifikoetan eragiten duten lege eta prozesu naturalek unibertsoan beti iraganean jardun eta unibertso osoan aplikatzen direlako ustea da[1]. Zientzia sostengatzen duten printzipio metafisikoen aldagabetasunaz ari da, hala nola kausa eta efektuaren konstantzia espazio-denboran zehar[2], baina lege fisikoen aldagabetasun espazial eta denborazkoa deskribatzeko ere erabili izan da[3]. Nahiz eta postulatua ezin den egiaztatu metodo zientifikoa erabiliz, aktualismoa zientziaren ia arlo guztietako lehen printzipio giltzarria izan da[4].

Geologian, aktualismoa kontzeptu gradualista hau sartu du: "Oraina iraganaren gakoa da", gertaera geologikoak beti egin duten erritmo berean gertatzen direla gaur egun, nahiz eta geologo moderno askok jada ez duten gradualismo zorrotzik. William Whewellek sortua, jatorrian, britainiar naturalistek katastrofismoarekin kontrastean proposatu zuten XVIII. mendearen amaieran[5], James Hutton geologoaren lanarekin hasiz bere liburu ugarietan, horien artean Theory of the Earth (Lurraren teoria)[6]. Huttonen lana, beranduago, John Playfair zientzialariak findu zuen, eta Charles Lyell geologoak, Principles of Geology lanean ospetsu egin zuen 1830ean[7]. Gaur egun, Lurraren historia prozesu geldo eta mailakatu bat izan zela uste da, noizbehinkako gertaera natural katastrofikoek puntuatua.

Lau aktualismo forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktualismoa ideia bakar bat dela pentsa badaiteke ere, berez lau ideia ezberdin biltzen ditu, Stephen Jay Gouldek 1965an idatzitako artikuluan [8] ematen dituenak, hain zuzen:

  1. Legearen aktualismoa edo uniformitatea.
  2. Motaren aktualismoa edo uniformitatea.
  3. Graduaren aktualismoa edo uniformitatea.
  4. Emaitzaren aktualismoa edo uniformitatea.

Aktualismoaren lehen esanahia oso onartua da zientzialarien artean. Laugarrena ukatua izan da XIX. mendetik aurrera. Bigarrena eta hirugarrena oraindik ere eztabaidatuak dira, nahiz eta XX. mendean onarpen handiagoa izan duten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Gould, S. J.. (1965-03-01). «Is uniformitarianism necessary?» American Journal of Science 263 (3): 223–228. doi:10.2475/ajs.263.3.223. ISSN 0002-9599. (Noiz kontsultatua: 2017-10-10).
  2. Gordon, B. L. (2013). «In Defense of Uniformitarianism». Perspectives on Science and Christian Faith 65: 79-86.
  3. Strahler, Arthur N. (Arthur Newell), 1918-2002.. (1999). Science and earth history : the evolution/creation controversy. Prometheus Books ISBN 1-57392-717-1. PMC 42647022. (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  4. Hecht, Max K.. (1970). Essays in Evolution and Genetics in Honor of Theodosius Dobzhansky : a Supplement to Evolutionary Biology. Springer US ISBN 978-1-4615-9585-4. PMC 840287367. (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  5. «10(c) Concept of Uniformitarianism» www.physicalgeography.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  6. «James Hutton’s Theory of the Earth..., 1785 | Royal College of Physicians of Edinburgh» www.rcpe.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  7. (Ingelesez) «Was Darwin the first person to present evidence that organisms have evolved and an explanation for how evolution happens? I can't remember the answer... - eNotes.com» eNotes (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  8. Gould, S. J. 1965. Is uniformitarianism necessary? American Journal of Science 263: 223 - 228.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]