Al-Hijaz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Al-Hijaz

Al-Hijaz edo Hijaz[1] izenekoa (arabieraz الحجاز) Arabiar penintsulako ipar-mendebaldeko eskualde historiko bat da, 1932tik Saudi Arabiaren zati dena. Bere izena Hejaz, Hijaz, Hedjaz, etab... bezala transkribatua aurki daiteke. Bertako hiri nagusia Jidda da, baina ezagunenak Medina dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere historiaren zatirik handienean, Al-Hijaz eskualdea unean uneko potentzien menpe izan da: Egipto lehenik eta Otomandar Inperioa ondoren, eta tokiko gobernaria Mekako jerifea izan zuen.

Denbora gutxi iraun zuen haren independentziak, Lehen Mundu Gerraren ondoren Arabiar Matxinada altxamenduak (non Arabiako Lawrenceek parte hartu zuen) otomandar boterea kanporatu zuen. Independentzia 1916an aldarrikatu zuen, haxemiar dinastiaren gidapean geratu zen; haren buruak Husayn Ibn Alik, Meka Mekako jerife tituluarekin gobernatzen zuen.

1924an, Al-Hijaza, Banu Saud klanak hartu zuen, ondoan zegoen erdialdeko Arabiako Najd lurraldearen erregeorde zirenak. Haxemiarrak boteretik bota eta Al-Hijaza Najdari erantsi zitzaion 1932an, Saudi Arabia izeneko estatu berria sortzeko.

Erresuma Batuak Irak eta Jordaniako tronuetan jarri zituen haxemiarrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al-Hijaz Aldatu lotura Wikidatan