Al-Muqaddasi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Al-Muqaddasi
Bizitza
Jaiotza Jerusalem945
Herrialdea Abbastar Kaliferria
Heriotza Fatimitar Kaliferria1000 (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak geografoa

Muhammad ibn Aḥmad Shams al-Dīn al-Muqaddasī (arabieraz محمد بن أحمد شمس الدين المقدسي), el-Mukaddasi edo al-Maqdisī (945/946-1000) gisa ere letraldatua, Erdi Aroko geografo arabiarra izan zen, Aḥsan al-taqāsim fī ma'rifat al-aqālīm (Eskualdeak ezagutzeko banaketarik onena) liburuaren egilea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islamaren eskualdeak hamargarren mendean, al-Muqaddasi-ren lanean oinarrituta

Al-Muqaddasi, "Hierosolomita" Jerusalemen jaio zen 946 urtean. Hezkuntza bikain baten abantaila izan zuen eta hogei urte zituela Mekarako erromesaldia egin ondoren, geografia aztertzea erabaki zuen. Beharrezko informazioa eskuratzeko, hainbat urtez iraun zuen bidaien serie bat egin zuen eta Islamaren herrialde guztietan zehar bidaiatu zuen. 985. urtean bere liburua idaztea erabaki zuen, bisitatu zituen leku eta eskualde guztien kontaketa sistematikoa. 

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]