Al-Ram

Koordenatuak: 31°51′12″N 35°14′00″E / 31.8534°N 35.2334°E / 31.8534; 35.2334
Wikipedia, Entziklopedia askea
Al-Ram
الرّاما
hiria
Administrazioa
Behin-behineko gobernu Palestinako Aginte Nazionala
Jatorrizko izenaالرّاما
Geografia
Koordenatuak31°51′12″N 35°14′00″E / 31.8534°N 35.2334°E / 31.8534; 35.2334
Map
Altuera768 m
MugakideakJerusalem
Demografia
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakZemun (en) Itzuli eta Bondy

Al-Ram[1][oh 1] (arabieraz: الرّام‎), baita Al-Ramm, El-Ram, Er-Ram edota A-Ram idatzia ere, Zisjordaniako Jerusalemgo gobernazioko herri palestinarra da, hiriburuaren ipar-ekialdean dagoena. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 15.814 biztanle zituen 2017an.[2]

Herrixka Jerusalemgo hiri-eremu urbanizatuaren zati bat da, eta Atarot industrialdearekin eta Ekialdeko Jerusalemgo Beit Hanina auzoarekin egiten du muga mendebaldean, Neve Ya'akov israeldar kokalekuarekin hegoaldean eta Kalandia palestinar herriarekin iparraldean.[3] 3289 dunameko azalera eraikia du.

Harresia eraiki aurretik, herria Ekialdeko Jerusalemgo kanpoaldeko auzo bat zen, zeinekin tradizionalki familia-, lan-, hezkuntza-, kultura- eta osasun-harreman estuak zituena. Baina, al-Azariya, Abu Dis edota Sawahreh bezalako inguruko beste herri palestinar batzuekin gertatu zen bezala, harresiak Al-Ram isolatu du, ez bakarrik Jerusalemdik, baita inguruko herri palestinarretatik ere, palestinarren espazioa sakabanatuz. Al-Ramgo udal-kontseiluko buruaren arabera, 2005ean 58.000 pertsona bizi ziren bertan, erdiak baino gehiagok israeldar nortasun-agiriak zituztelarik. Banaketa harresiaren eraikuntza amaitu baino lehen, milaka Ekialdeko Jerusalemera lekualdatu ziren.[3][4]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria Estilo Liburuak honako hau gomendatzen du: "Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Palestina: Transkripzio taula» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  2. 2017 Locality Population Statistics. Palestinian Central Bureau of Statistics
  3. a b (Ingelesez) «Israel’s Apartheid Wall Surrounding a-Ram» Palestine Media Center 2005-6-27.
  4. (Ingelesez) «The Separation Barrier» ir amim.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]