Al Kaida
Wikipedia(e)tik
| Sorrera | 1988 |
|---|---|
| Buruzagia | Ayman al-Zawahiri |
| Kide ezagunak | |
| Ideologia | Sunitar islama, wahhabismoa, fundamenalismo islamikoa, antikomunismoa |
| Ekintza eremua | Mundua |
| Estatusa | Erakunde terrorista |
| Tamaina | 50-1.000 kide |
Al Kaida edo Al Qaeda (arabieraz القاعدة, al-Qā`ida) islamismoarekin lotzen den talde terrorista da. Al Kaidak, arabieraz oinarria esan nahi du. Fenomeno honen berri izaten 2001eko irailaren 11n AEBek Washington eta New Yorken pairatutako erasoen ondoren hasi zen, AEBetako presidente George W. Bushek Al Kaida erruduntzat jo zuenean eta taldearen burutzat Osama bin Laden saudiarra aurkeztu zuenean.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Al Kaida Afganistango gerraren baitan sortu zen, bertan bulego bat jarri zutenean sobietarren aurkako gerra antolatzeko, Pakistan eta CIAren laguntzaz. Horren bidez, mundu osoko boluntario musulmanak batu ziren gerra horretara.
- Sobietar Batasunaren armada Afganistandik kanporatzean, Al Kaida Al Sulbah sortu zen.
- Lehenengo deklarazio publikoa 1987an egin zuen Al Kaidak. Bere programa ondokoa zen: Gerra sinesgabeei eta apostatei, martirioa, guda santua eta kaliferri islamiar unibertsal baten ezarpena.
2014ko irailaren 4ean, Omar mullaren agintepean, Al-Kaidak filial bat sortu zuen Asia hegoalderako. Aiman al-Zawahiri Al-Kaidako buruak eman zuen horren berri, eta, Indiako azpikontinentean xaria ezartzen laguntzeko, dirua eta armak eskatu zizkien Kaxmir, Bangladesh eta Burmako musulmanei[1].
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Kaida |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Al-Qaedak filial bat sortu du Indiako azpikontinentean», Berria, 2014-09-04