Alaíde Lisboa
| Alaíde Lisboa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lambari, 1904ko apirilaren 22a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | portugesa |
| Heriotza | 2006ko azaroaren 4a (102 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria, pedagogoa, idazlea eta politikaria |
Alaíde Lisboa de Oliveira (Lambari, 1904ko apirilaren 22a – Belo Horizonte, 2006ko azaroaren 4a) brasildar irakasle, kazetari, idazle eta politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1904ko apirilaren 22an jaio zen Lambarin (Minas Gerais). Maria Rita Vilhena Lisboa eta João de Almeida Lisboaren alaba eta Henriqueta Lisboa poetaren ahizpa zen. Belo Horizonten ikasi zuen, Minas Geraisko Pedagogia Hobekuntza Eskolan, eta han Helena Antipoff irakaslea ezagutu zuen[1].
Didaktikan doktoratu zen Minas Geraisko Unibertsitate Federalean, eta bertan didaktika orokorra eta bereziak irakasteko azterketa publikoa gainditu zuen. Hamahiru urtez unibertsitateko aplikazio elkargoko zuzendaria izan zen, hezkuntza fakultateko zuzendariordea, eta hezkuntzako masterreko lehen koordinatzailea ere bai[1]. Erretiroa hartu zuenean, erakunde bereko irakasle emeritu izendatu zuten Brasilgo hezkuntzaren alde egindako lanagatik[2].
1938an haurrentzako bi liburu kaleratu zituen, Bonequinha preta eta Bonequinho doce. Lehenengoak saldutako bi milioi aleren marka gainditu du dagoeneko[3].
Politikan ere jardun zuen eta 1950ean Belo Horizonteko zinegotzi hautatu zuten. Udalerri horretako zinegotzi izatera iritsi zen lehen emakumea izan zen[1].
1995ean Minas Geraisko Letren Akademiarako hautatu zuten[4]. 30 liburu inguru kaleratu zituen eta hainbat sari jaso zituen[2].
José Lourenço de Oliveira irakaslearekin ezkondu zen[1]. Belo Horizonten hil zen 2002ko azaroaren 4an, 102 urte zituela, eta azaroaren 5ean Bonfim hilerrian lurperatu zuten[5].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak, liburu akademikoak eta haurrentzako liburuak idatzi zituen, besteak beste:
- A poesia nos cursos primários
- Comunicação em prosa e verso
- Ensino de língua e literatura
- Educação e língua
- Poesia na escola
- Bonequinho doce
- Bonequinha preta
- Gato que te quero gato
- Meu coração
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Portugesez) Schumaher, Schuma. (2000). «Alaíde Lisboa de Oliveira» Dicionário Mulheres do Brasil. Rio de Janeiro: Zahar, 35 or. (kontsulta data: 2024-10-16).
- ↑ a b (Portugesez) «100 anos Alaíde Lisboa» Biblioteca Pública de Minas Gerais (kontsulta data: 2020-08-24).
- ↑ (Portugesez) Novaes Coelho, Nelly. (2002). Dicionário crítico de escritoras brasileiras: 1711-2001. Editora Escrituras, 29 or. ISBN 978-85-7531-053-3..
- ↑ (Portugesez) «Cadeiras» Academia Mineira de Letras (kontsulta data: 2024-10-16).
- ↑ (Portugesez) «Professora Alaíde Lisboa de Oliveira faleceu no último sábado» Universidade Federal de Minas Gerais 2006-11-06 (kontsulta data: 2024-10-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1904ko jaiotzak
- 2006ko heriotzak
- Minas Gerais estatuko jendea
- Brasilgo irakasleak
- Emakume irakasleak
- Brasilgo kazetariak
- Emakume kazetariak
- Brasilgo haur literaturako idazleak
- Fikzioz kanpoko idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- Portugesezko idazleak
- Brasilgo politikariak
- XX. mendeko politikariak
- Emakume zinegotziak
- Brasilgo ehun urtedunak
- Belo Horizonten hildakoak