Alaíde do Feijão
| Alaíde do Feijão | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Salvador da Bahia, 1948ko urriaren 6a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | afro-brasildarra |
| Heriotza | 2022ko urtarrilaren 31 (73 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | sukaldaria |
| Lantokia(k) | Salvador da Bahia |
Alaíde da Conceição (Salvador da Bahia, 1948ko urriaren 6a – ibidem, 2022ko urtarrilaren 31), Alaíde do Feijão izengoitiaz ezagunagoa, brasildar sukaldaria izan zen, sukaldaritza afro-brasildarrean espezializatua. Salvador da Bahiako mugimendu kultural beltz eta antirrazistaren lider garrantzitsua ere izan zen.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alaíde da Conceição familia handi batean jaio zen eta hiru haurride biologiko eta lau adoptatu izan zituen. Bere amak, Maria das Neves do Feijãok, acarajéak saltzeko postu bat zeukan Salvador da Bahiako Cairu plazan.[3]
Nerabezarotik, amari laguntzen zion janaria prestatzen eta saltzen. Amak lan egiteari uztea erabaki zuenean, Alaídek bere postuan jarraitu zuen. 1993an, lehen jatetxea ireki zuen Pelourinho auzoan eta plater aukerak zabaldu zituen. Jatetxe hori oso erabilia izan zen inauterietako taldeen antolatzaileen eta mugimendu beltzaren arduradun politikoen bilgune gisa.[4]
Hiru alaben ama zen eta zazpi biloba eta sei birbiloba zituen.[5] 2022ko urtarrilaren 31n hil zen bihotz-biriketako geldialdi baten ondorioz, ospitale batean ingresatuta zegoela.[6]
Alaíde do Feijãoren omenez, Pelourinhoko Laranjeiras kaleak, bere jatetxearen egoitzak, bere izena hartu zuen.[7]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010: Palmares fundazioaren saria[1]
- 2017: Bahia Estatuko Batzar Legegilearen omenaldia[8]
- 2018: Esporte Clube Bahiak estatuko pertsona ezagun beltzei egindako omenaldia[9]
- 2020: Mário Nelson Carvalho saria[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Portugesez) Varjão, Suzana. «Conheça as vencedoras do Troféu Palmares!» Fundação Cultural Palmares 2010-08-17 (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Portugesez) Oliveira, Danilo. «UNEB divulga nota de pesar pelo falecimento de Alaíde do Feijão» Agência de Comunicação UNEB 2022-01-31 (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Portugesez) «#SoteroPerfil – Alaíde do Feijão, 70 anos de luta e resistência da mulher que alimenta nossa Cultura!» Portal Soteropreta 2018-10-30 (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Portugesez) «Famosa cozinheira de Salvador, Alaíde do Feijão morre após parada cardiorrespiratória» G1 2022-01-31 (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Portugesez) «Morre a cozinheira baiana Alaíde do Feijão, após parada cardiorrespiratória» Revista Afirmativa 2022-02-01 (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Portugesez) Rosário, Lucas. «Nota de pesar - Alaíde do Feijão» Universidade Federal da Bahia 2022-01-31 (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Portugesez) «Suíca celebra instalação de placa da Rua Alaíde do Feijão» Câmara Municipal de Salvador 2022-12-15 (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Portugesez) «46ª Sessão Especial da Assembleia Legislativa do Estado da Bahia» Assembleia Legislativa do Estado da Bahia 2017-08-31 (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Portugesez) «Em mais uma ação neste mês da Consciência Negra, agora camisas do Bahia vão homenagear baianos dos tempos atuais» Observatório 2018-11-13 (kontsulta data: 2025-03-08).
- ↑ (Portugesez) «Salvador teve noite voltada ao empreendedorismo negro e premiação de destaque locais» NORDESTeuSOU 2020-03-06 (kontsulta data: 2025-03-08).