Alacant hiria gune lau batean dagoen Mediterraneo itsasoaren ondoan eta izen bereko probintziaren erdialdean. Kostaldea nahiko laua da eta bertan hainbat hondartza nabarmentzen dira iparraldetik hegoaldera: Sant Joan, l'Almadrava, l'Albufereta, el Postiguet, Aigua Amarga, el Saladar, eta Tabarca uhartea.
L'Albufereta eta Sant Joan hondartzen artean Cap de l'Horta edo Alcodra lurmuturra dago eta tartean hainbat hondartza txiki: Calabarda, Cala de Cantalars, Cala dels Jueus eta Cala de la Palmera.
Santa María basilika: XIV eta XVI. mendeen artean eraikia. Estilo gotikoan diseinatua hiriko meskita nagusiaren gainean eraiki zen. Hiriko tenplurik zaharrena da.
Santa Faz monasterioa: XV. menden eraiki zen eta hiriaren erdigunetik bost kilometro iparraldera dago. Estilo barrokokoa da eta urtero Aste Santuaren ondorengo peregrinazioan ehundaka pertsonek bisitatzen dute.
Alacanteko ortuaren defentsarako dorreak: XV eta XVII. mendeen artean eraiki ziren, piraten erasoengandik babesteko. Gaur egun jatorrizko egituratik 20 dorre baino ez dira kontserbatzen. Dorre bakoitzak izen bat dauka, Verónica, Reixes edo Bonanza esaterako.
La Asegurada etxea: XVII. mendean eraiki zen eta hirian kontserbatzen den eraikin zibilik zaharrena da. 1685ean amaitu zuten eraikitzen eta estilo barrokoko etxe hau Santa Maria basilikaren plaza berean dago.