Alain (filosofoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alain (filosofoa)
Émile Chartier portrait.jpg
Bizitza
Izen osoa Émile Chartier
Jaiotza Mortagne-au-Perche1868ko martxoaren 3a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Le Vésinet1951ko ekainaren 2a (83 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
agrégation de philosophie
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Jules Lagneau
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, idazlea, kazetaria eta maisua
Influentziak Jules Lagneau, René Descartes, Immanuel Kant, Platon, Aristoteles eta Auguste Comte
Izengoitia(k) Alain
Sinesmenak
Alderdi politikoa Republican, Radical and Radical-Socialist Party

Alain, Émile-Auguste Chartier izena zuena, (Mortagne-au-Perche, Orne, 1868ko martxoaren 3a - Le Vésinet, Yvelines, 1951ko ekainaren 2a) filosofo eta saiogile frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erruanen irakaslea izan zen hasieran, eta gero Parisen (1906). Propos (1906) obrarekin ezagutarazi zuen bere burua; haren pentsamenduaren ezaugarria halako humanismo kartesiarra da. Alainentzat filosofiak jakitaterako bidea izan behar du, hots, grinen, zentzuen, irudimenaren eta bihotzaren desordenak izpirituaren bidez jabetzeko modua. Filosofi sistema sortzaile baino areago, Alainek, Sokratesen ildotik, pentsamendu maisu eta hezitzailea izan nahi zuen. Haren jarrera politikoek erradikalismo liberal eta demokratikoaren barne kokatzen dute. Zenbait obra: Système des Beaux-Arts (Arte Ederren Sistema, 1920); Éléments d’une doctrine radicale (Doktrina erradikalerako elementuak, 1925); Propos sur le Bonheur (Zorionari buruzko gogoetak, 1928); Idées (Ideiak, 1932); Les Dieux. (Jainkoak, 1947).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]