Alain Badiou

Alain Badiou (Rabat, Marokoko Protektoratu Frantsesa, 1937ko urtarrilaren 17a) inspirazio marxista duen filosofo, antzerkigile eta eleberrigile frantsesa da. École normale supérieureko irakasle emeritua, Filosofia Frantses Garaikideko Ikasketen Nazioarteko Zentroaren sortzaileetako bat da. Ehun liburu baino gehiago argitaratu ditu eta mundu osoan itzulia izan da. Arte eta filosofia inguruko pertsona ospetsu askorekin kolaboratu izan du. Hizlari gisa ere ezaguna da.
1980ra arte, ideologia eta erregimen komunista eta maoista defendatzeagatik nabarmendu zen, Frantziako Komunisten Batasun Marxista-Leninistaren, UCFml, barruan zituen erantzukizunen bidez.[1] Aurrerago, legez kanpoko etorkinen aldeko jarreragatik egin zen ezaguna. L'Être et l'Événement (1988) liburua da bere lanik ezagunena.
Bere ibilbide filosofikoan lehenik Althusserren ildotik epistemologia landu zuen. Garai horretakoa da Le Concept de modèle (1969) lana. 68ko maitzeko gertakizunen ondoren beste etapa bat hasi zuen eta alde batetik Deleuze edo Lyotard bezalakoen proposamen metodologiko anitzei aurre egin zien eta, bestetik, Althusserren estrukturalismok hartu zuen itxura positibista ere kritikatu zuen dialektika aldeztuz. Garai horretakoa da Théorie du sujet (1982) lana. Azken etapa, eta ezagunena, Berlingo harresia erori ondorengo giroan marxismoaren beharra azpimarratzekoa da.[2] Garai horretan marxismoaren metodologia klasikoari erreferentzia egiten dio, unibertsalismoaren gaia azpimarratzen du, ideologiaren kritikan sakontzen du eta “hipotesi komunista” berraktibatzen saiatzen da.[3]
Lan ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bibliografia aberatsetik izenburu garrantzitsuenak azpimarratuko ditugu:
- Le Concept de modèle, 1969.
- Théorie du sujet, 1982.
- L'Être et l'Événement, 1988.
- Manifeste pour la philosophie, 1989.
- L'éthique, essai sur la conscience du mal, 1993.
- (Euskaraz, 1996: Etika. Gaizkiaren kontzientziari buruzko saioa, Bilbo, Besatari ISBN 978-84-921104-1-4. Itz. Antton Azkargorta.)
- Saint Paul. La fondation de l'universalisme, 1997.
- Deleuze. La clameur de l'Être, 1997.
- Petit manuel d'inesthétique, 1998.
- Logiques des mondes. L'être et l'événement 2, 2006.
- Circonstances, 4. De quoi Sarkozy est-il le nom ?, 2007.
- Circonstances, 5. L'Hypothèse communiste, 2009.
- Éloge de l'Amour, 2009. Nicolas Truong-ekin.
- Second manifeste pour la philosophie, 2009.
- La République de Platon, 2012.
- Métaphysique du bonheur réel, 2015.
- L'Immanence des vérités. L'Être et l'Événement 3, 2018.
- Remarques sur la désorientation du monde, 2022.
- Mémoires d'outre-politique (1937-1985), 2023.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Apodaka, Eduardo (2024): Subjektuaren zainak eta adarrak, 257, 258 or.
- ↑ Azkargorta, Antton (1996): "Hitzaurrea", 14, 15. or.
- ↑ Galfarsoro, Imanol (2012c): “(Post)marxismoa, kultura eta eragiletasuna: ibilbide historiko labur bat”, 231, 232. or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apodaka, Eduardo (2024): Subjektuaren zainak eta adarrak, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-897-5
- Azkargorta, Antton (1996): "Hitzaurrea" in Alain Badiou: Etika. Gaizkiaren kontzientziari buruzko saioa, Bilbo, Besatari ISBN 978-84-921104-1-4
- Corcoran, Steven (2015): The Badiou Dictionary, Edinburgo, Edinburgh University Press. ISBN 978-0-7486-4096-6
- Galfarsoro, Imanol (2011): “Alain Badiou: filosofia etiko-politikoa I”, Hausnart, 0: 125-129.
- Galfarsoro, Imanol (2012): “Alain Badiou: filosofia etiko-politikoa II”, Hausnart, 1: 108-114.
- Galfarsoro, Imanol (2012b): “Alain Badiou eta hipotesi komunistaren birdefinizioak”, Hausnart, 2: 83-99.
- Galfarsoro, Imanol (2012c): “(Post)marxismoa, kultura eta eragiletasuna: ibilbide historiko labur bat” in Alaitz Aizpuru (et al.): Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9
- Hallward, Peter (2003): Badiou: A Subject to Truth, Minneapolis, University of Minnesota Press ISBN 0-8166-3461-0
- Hallward, Peter (arg.) (2004): Think Again: Alain Badiou and the Future of Philosophy, Londres, Continuum. ISBN 0-8264-5907-2
- Insausti, Xabier eta Oliden, Irati (2012): Konpromisorik gabeko filosofia. Alain Badiou, Donostia, Jakin. ISBN 978-84-95234-44-5