Alain Connes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alain Connes
Villeneuve-d'Ascq - IUT A - Alain Connes - 3.jpg
Bizitza
Jaiotza Draguignan1947ko apirilaren 1a
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Heziketa Lycée Thiers
École normale supérieure
Tesi zuzendaria Jacques Dixmier
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k) Vanderbilt Unibertsitatea
Collège de France
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Errusiar Akademia
Royal Society of Canada
Royal Danish Academy of Sciences and Letters
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
www.alainconnes.org

Alain Connes frantses matematikaria (Draguignan, Var, 1947).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ikasketak Parisko École Normale Supérieurean egin zituen. Graduatu ondoren (1970), Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionalarentzat aritu zen ikerlanean. Bere tesiak (III. motako faktoreen sailkapen bat) aljebra operatzaileak, bereziki Von Neumann aljebrak, aztertzen ditu. Jacque Dixmieren laguntzaz idatzi zuen, eta 1973an aurkeztu zuen. 1974-75 ikasturtea Ontarioko Erreginaren Unibertsitatean (Kanada) igaro zuen. 1976tik aurrera Parisko VI. Unibertsitatean lan egin zuen. Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutuan ere aritu zen. 1980an Parisko Unibertsitatea utzi zuen eta Bures-sur-Yvetteko Ikerketa Zientifiko Aurreratuen Institutura joan zen irakasle. 1981ean Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionalera itzuli zen, oraingo honetan ikerketen zuzendari gisa. Postu hori zortzi urtez bete zuen. Parisko Frantziako Eskolako irakasle ere bada 1984az geroztik. 1983an Fields domina eman zioten Varsoviako Nazioarteko Kongresuan. III. motako faktoreez gainera, Connesek matematikako arlo asko aztertu ditu: geometria diferentziala, ez-trukakorraren integrazioa, etab. Bere azkeneko lanetan geometria ez-trukakorra aztertu du; testu garrantzitsu bat argitaratu zuen gai horri buruz 1994an. Fields dominaz gainera, beste sari asko jaso ditu: Aimeé Berthé saria (1975), Pecot-Vimont saria (1976), Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionaleko urrezko domina (1977), Parisko Zientzietako Akademiaren Ampère saria (1980), Frantziako Elektrizitatearen saria (1981), eta Crafoord saria (2001). 1982an Zientzietako Akademiako kide izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain Connes Aldatu lotura Wikidatan