Alain Iriart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau politikari lapurtarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iriarte».
Alain Iriart
Alain Iriart
Iriart 2011ko Hiriburuko festetan.
Datu pertsonalak
Jaio

Alain Iriart Euskal Herriko politikaria da. ABko kide, Hiriburuko auzapeza eta Hiriburuko kantonamenduko kontseilari nagusia da (2008tik abertzale bakarra) eta Ipar Euskal Herriko ezker abertzalearen batasuna bultzatzeko ekimenetan parte hartzen ari da.

Ibilbide politikoa

1986ko martxoaren 16ko estatuko Biltzarrerako hautagaia izan zen Ezkerreko Mugimendu Abertzalearen izenean[1].

Hiriburu bere herriko alkatea da 2001eko martxotik. Hautagaitza independente eta anitz baten burua izan zen eta 2008an kargua berretsi zuen. Ipar Euskal Herrian abertzale bat alkatea den udalerririk populatuena da.

Hiriburuko kantonamenduari dagokionez, 1994an Abertzaleen Batasunaren izenean aurkeztu zen baina ez zuten hautatu. 2008an, ordea, kontseilari nagusi atera zen aliantza oso bitxiak egon ziren hauteskundeetan: bera ABko kidea izanik, ABk laguntzen zuen Euskal Herria Baitik kanpo aurkeztu zen[2]; EH Bai, PS eta PCFko hautagaiekin lehiatu zen eta esplizitu edota inplizituki hautagairik aurkeztu ez zuen eskuin frantseszalearen eta hogei urtez kontseilari nagusia izan zen eta PSn ustelkeria kasu batengatik arazoak izan zituen Jean-Pierre Destraderen laguntza izan zuen[3]. Gehiengo osoaz hautatu zuten[4]. 2008tik 2011ra sarritan Pirinio Atlantikoak departamenduan agintean zegoen zentro-eskuineko aliantzarekin batera aritu zen; aldiz, 2011n Kontseilu Nagusi erdia berriztatu ostean PSk presidentetza eskuratu zuen bozketan boz zuria eman zuen[5].

Beste Elkargo batzuei dagokienez, Iriart Errobi-Aturri Herri Elkargoaren burua ere izan zen eta gaur egun Bil Ta Garbi zaborra biltzeaz arduratzen den elkargoko presidentea da[6]. Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko zuzendaritza batzordeko kidea da[7].

Erreferentziak

Ikus, gainera



Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.