Alain Robert (eskalatzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alain Robert (eskalatzailea)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Alain Philippe
JaiotzaDigoin1962ko abuztuaren 7a (61 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea eta stunt performer (en) Itzuli
Izengoitia(k)Alain Robert

alainrobert.com
IMDB: nm2750966 Allocine: 171284 Edit the value on Wikidata

Robert Alain Philippe (1962ko abuztuaren 7a, Digoin, Saona eta Loira) frantziar eskalatzaile bat da. harkaitzak nahiz hirietako eraikinak eskalatu ohi ditu, nagusiki etxeorratzak eskalatzeagatik ospetsua bilakatu delarik. Nazioartean The French Spiderman ("Frantziar Armiarma") eta The Human Spiderman ("Giza Armiarma") ezizenez ezaguna da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada 11 urte zituela bera bizi zen 8 solairuko garaiera zuen etxebizitza bakarka eskalatzeko gaitasun erakusgarria erakutsi zuen, hori egiteko arrazoia, bere etxebizitzaren barnean giltzak ahaztuta utzi izana izan zen.

Urte batzuk beranduago, Frantziako hainbat eraikin eskalatu ondoren, 2002an Venezuelako telebistak Caracas hiriburuko eraikin garaienetako bat eskalatzeko proposamena luzatu zion: Torre Este de Parque Central delakoa, helburu hau lortzeko Spiderman superheroiaren jantzi bat eman zioten. Ordutik aurrera The French Spiderman ("Frantziar Armiarma") ezizena ipini zioten, handik aurrera Marvel komiki argitaletxeko superheroi horren jantzia hainbat alditan erabiltzen jarraitu baitu.

Istripuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alain Robert eskalatzailea Bartzelona hiriko Agbar dorrea eskalatuz. 2007.

2005ko elkarrizketa batean, Alain Robertek zioenez, bere bizitza osoan zazpi alditan erori omen zen. Erorketa hauetako larriena 1992ko irailean jazo zelarik.

1982ko urtarrilaren 29an, 20 urte zituela, entrenamendu batean errapela egiten ari zela, bere lotura eta sokak huts egin eta 15 metroko garaieratik erori zen. Horren ondorioz, besaurre, ukalondo, pelbis, eskumutur, orpo eta sudurraren haustura jasan zuen. Esku eta ukalondoetan ebakuntzak pairatu zituen, ukalondoa trokatu eta nerbioa kaltetu baizitzaion, erabat paralizatua gelditu zelarik. Burmuinean edema bat ere jasan zuen, bai eta bertigo kronikoa garatu ere. Medikuek berriz eskalatzeko zaila izango zuela aipatu zioten. Halere, sei hilabete geroago, jada eskalatzeari berrekin zion.

1993an bere ikasle batzuei eskalatzen ari zirela igotzeko heuren hanketan fidatzen irakasten ari zela 8 metroko garaieratik erori zen. Ibilbide erraz batetan eskuak bere bizkar atzean zituela zihoan, baina oreka galdu eta buruz behera erori zen, ondorioz bi eskumuturrak hautsi zituen. Koman egon eta ospitalean bi hilabetez egon zen.

2004an elkarrizketa batetan zehar kazetariek berari argazki bat ateratzeko asmoz zeudela trafiko semaforo batetara igotzen ari zela 2 metroko garaieratik erori zen. Bi ukalondoen gainean lurrartu eta sendatzeko berrogei puntu eman zizkioten. Halere, hilabete eskasera, orduko munduko etxeorratzik garaiena zen Taipei 101 eraikina eskalatu zuen.

Lege arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eskaladak burutu aurretik horrelako ekintzak gauzatu ahal izateko eraikinetako jabeei baimena eskatzea oso gutxitan egin izan duen gauza izan da, honen poliziaren partehartzea eta berarekiko hedabideen eragin mediatikoa ekarri izan duelarik. Eskalada hauek baimenik gabe burutu izan ezkero, herrialde bakoitzeko agintariek eskalatzailearen atxiloketa eta ondorengo diru isuna dakarte.

Eskalatutako eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sears dorrea.

Ipar Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Eraikina Hiria Herrialdea Garaiera
1994 City Bank-Farmers Trust Company eraikina Chicago Estatu Batuak 180m
1994 Calico Building New York Estatu Batuak ?
1994 Brooklyn zubia New York Estatu Batuak 90,6m
1994 Empire State eraikina New York Estatu Batuak 381m
1996 Luxor hotelaren piramidea Las Vegas Estatu Batuak 106m
1996 Golden Gate zubia San Frantzisko Estatu Batuak 227.4m
1997 Blue Cross, Blue Shield Philadelphia Estatu Batuak 190.5m
1999 Sears dorrea Chicago Estatu Batuak 443m
1999 Crowne plaza Montreal Kanada ?
2008 New York Times eraikina New York Estatu Batuak 228m

Hego Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Eraikina Hiria Herrialdea Garaiera
2002 Complejo Parque Central Caracas Venezuela 224m
2008 Italia eraikina São Paulo Brasil 168m

Afrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Eraikina Hiria Garaiera
1998 IBM eraikina Johannesburgo 91m
1998 Garden Court Holiday Johannesburgo ?
Sydneyko opera etxea.

Australia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Eraikina Hiria Garaiera
1997 Sydneyko opera etxea Sidney 183m
1997 Sydney dorrea Sidney 305m
2009ko ekainaren 2a Royal Bank of Scotland dorrea Sidney 218m
Petronas dorre bikiak, Kuala Lumpur, Malasia.

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Eraikina Hiria Herrialdea Garaiera
1996 Fare East Finance Center Hong Kong Txina 415m
1996 Nec eraikina Hong Kong Txina ?
1996 ATV Asia Hong Kong Txina ?
1997 Petronas dorre bikiak Kuala Lumpur Malasia 452m
1997 Sabah Fondation Borneo ?
1997 Melià hotela Kuala Lumpur Malasia ?
1998 Shinjuku Park eraikina Tokio Japonia 233m
2000 OUB Centre Singapur Singapur 280m
2003 National Bank of Abu Dhabi Abu Dhabi Arabiar Emirerri Batuak 175m
2004 Taipei 101 Taipei Taiwan 508m
2007 Petronas dorre bikiak Kuala Lumpur Malasia 452m
2007 Jin Mao dorrea Shanghai Txina 420m
2011 Burj Khalifa Dubai Arabiar Emirerri Batuak 828m

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alain Robert eskalatzailea Bartzelona hiriko Agbar dorrea eskalatuz. 2007.

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Eraikina Hiria Garaiera
1994 ELF Aquitaine La Défense, Paris 187m
1994 Franklin dorrea La Défense, Paris 120m
1995 Les Mercuriales Paris 122m
1995 Montparnasse dorrea Paris 209m
1995 Gan dorrea La Défense, Paris 179m
1995 Frantziako Liburutegi Nazionala Paris 100m
1995 TF1 dorrea Paris 59m
1996 L'Europe dorrea Valence 99m
1996 Cristal dorrea Paris 100m
1996 Eiffel dorrea Paris 300m
1997 Crest dorrea Crest 52m
1997 Concorde La Fayette dorrea Paris 137m
1998 Luxorreko obeliskoa, Concorde plazan Paris 23m
1998 Sacré-Cœur basilika Paris 80m
1998 Valenceko udaletxea Valence ?
1998 Areva dorrea La Défense, Paris 180m
1998 Louvreko piramidea Paris 21.64m
1999 La Défense Arkua La Défense, Paris 110.90m
1999 Total dorrea La Défense, Paris 187m
2000 Luxorreko obeliskoa, Concorde plazan Paris 23m
2000 Consulaire etxaldea Pézenas ?
2000 Pabeko udaletxea Pabe ?
2000 Pézenasko udaletxea Pézenas ?
2001 Total dorrea La Défense, Paris 187m
2002 Tour Franklin La Défense, Paris 120m
2003 Total dorrea La Défense, Paris 187m
2004 Le Saint Georges Tolosa Okzitania ?
2004 Montparnasse dorrea Paris 209m
2005 Cristal dorrea Paris 100m
2006 Les Mercuriales Paris 122m
2011 Georges Pompidou Zentroa Paris 45m

Europako beste herrialde batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Eraikina Hiria Herrialdea Garaiera
1995 One Canada Square Londres Erresuma Batua 237m
1995 Silver Tower Frankfurt Alemania 135m
1995 Banca di Milano Milan Italia ?
1998 Deutsche Bank dorre bikiak Frankfurt Alemania 155m
1998 Marriott hotela Varsovia Polonia ?
1999 Arts hotela Bartzelona Katalunia 154m
1999 Maison d’édition Berlin Alemania ?
2002 One Canada Square Londres Erresuma Batua 237m
2003 Lloyd's dorrea Londres Erresuma Batua 95m
2006 Agbar dorrea Bartzelona Katalunia 144m
2006 Vasco de Gama dorrea Lisboa Portugal 145m
2007 Devis dorrea Berlin Alemania 106m
2007ko irailaren 12a Agbar dorrea Bartzelona Katalunia 144m

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain Robert (eskalatzailea) Aldatu lotura Wikidatan